Anfoteriko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kimikan, substantzia anfoterikoa azidoekin zein baseekin erreakziona dezakeena da. Hitzaren jatorria grezieran dago: ampho- (αμφί-) aurrizkiak "biak" esan nahi du.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura molekula anfoterikoa da. Metal askok (zinkak, eztainuak, berunak, aluminioak, berilioak) eta metaloide batzuk ere oxido anfoterikoak eratzen dituzte. Esaterako, zink oxidoak (ZnO) modu batera edo bestera erreakzionatzen du pH disoluzioaren arabera:

  • Azidoetan: ZnO + 2H+ → Zn2+ + H2O
  • Baseetan: ZnO + H2O + 2OH- → [Zn(OH)4]2-

Efektu hau katioi ezberdinak banatzeko balia daiteke, adibidez zinka eta manganesoa bereizteko.

Anfoterikoak diren konposatu kimiko ugari dago, sinpleena ura bera:

  • Basea (protoi-hartzailea): H2O + HCl → H3O+ + Cl
  • Azidoa (protoi-emailea): H2O + NH3 → NH4+ + OH

Izatez, biak aldi berean egin ditzake: 2H2O → H3O+ + OH)

Beste adibide bat, aluminio hidroxidoa:

  • Basea (azido bat neutralizatzen): Al(OH)3 + 3HCl → AlCl3 + 3H2O
  • Azidoa (base bat neutralizatzen): Al(OH)3 + NaOH → NaAl(OH)4

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anfoteriko Aldatu lotura Wikidatan