Angélique Kidjo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Angélique Kidjo
Angélique Kidjo, La Ghironda jaialdian (2009, Italia)

Angélique Kidjo benindar abeslaria da (Ouidah, 1960). Arrakasta handia lortu du nazioartean. Txikitatik izan du antzerki- eta folklore-mundua ezagutzeko aukera, gurasoek horretan lan egin zutelako. Gazterik hasi zen etxekoekin Mendebaldeko abesti famatuak Beningo moduetara moldatzen, eta fon hizkuntzan kantatzen. Hogeita hiru urte zituela, Parisa alde egin behar izan zuen Beningo gertakari politikoen ondorioz. Jazz musika ikasi zuen Parisen, eta Jasper Vant Hoof holandar pianista ezagutu zuen han. Pianista horrek Pili Pili musika-taldean parte hartzeko gonbita egin zion. Talde horrekin, Hoomba Hoomba (1985) diskoa grabatu zuen, eta baita beste hauek ere: Jakko (1987), Mama Rosa (1988) eta Hotel Babo (1990). Bere izenpean grabatu duen lehen diskoa Pretty (1988) izan da. Disko horretako Ninive kantak arrakasta handia izan du Erdialdeko Afrikan. Beste disko batzuk dira: Parakou (1989), Logozo (1991), Ayé (1994), Fifa (1996) eta Oremi (1998).

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak