Angara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Angara / Tunguska Garaia
Ангара́ (ru)
Angara River2.jpg
Angara ibaia Irkutsken.
Kokapena Errusia
Luzera 1.779 km
Arroa 1.040.000 km²
Emaria 4.950 m³/s
Iturburua Baikal
Ibai ahoa Jenisei
Angara watershed.png

Angara (buriateraz: Ангар, Angar; errusieraz: Ангара́) edo Tunguska Garaia[1] (errusieraz: Верхняя Тунгуска, Verkhniaïa Toungouska) hego-ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Irkutsk oblasta eta Krasnoiarsk kraia zeharkatzen dituena. Jeniseiren eskuinaldeko ibaiadarra da. 1.779 kilometroko km luze da eta 1.040.000 km²ko arroa drainatzen du[2]. Baikal lakuan iturria duen ibai bakarra da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angara Baikal lakuan sortzen da, Listvianka herritik hurbil (Irkutsk oblasta). Erdialdeko Siberiako goi-ordokiaren hegoaldea zeharkatzen du eta, iparralderanzko norabidean, Irkutsk, Angarsk eta Bratsk hirietatik igarotzen da[3]. Aurrerago, mendebalderantz jotzen du eta, Ilim ibaiadarrarekin batu ondoren, Jeniseira isurtzen da Strelka hiriaren ondoan.

Ibai-laster ugari ditu eta oso egokia da energia hidroelektrikoa ekoizteko. Garrantzi handiko urtegi eta indarretxe daude[2][4]:

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angararen emaria 1953-1999 bitartean neurtua izan da Tatarkan (ahoa baino 30 km lehenago)[5]. Gune horretan, drainatutako azalerak 1.040.000 km² du, ia arro osoa. Urteko batezbesteko emaria 4.518 m³/s da; emari handiena maiatzean du (9.350 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena azaroan (2.784 m³/s).

Angararen batezbesteko emariak (m³/s), Tatarkan neurtuak
Datuak: 1953 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angara Aldatu lotura Wikidatan