Angband

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Angband Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da. Zehazki Hurinen semeak eta Silmarillion lanetan agertzen da. Ondoren elfoek Morgoth deitu zuten Melkorren armategia izan zen, bere ordezkaria zen Sauronen ardurapean utzia Utumno existitu zen bitartean. Melkor Erdialdeko Lurraldera itzuli ondoren bere gotorleku nagusi bihurtu zen. Erdialdeko Lurraldearen iparmendebaldeko muturrean zegoen, Beleriandetik haratago, Hithlumen parean. Jatorrian, han kokatu zen Valarrek mendebaldetik egin zezaketen edozein eraso eragozteko.

Bere izenak elfoen sindarin hizkuntzan Burdinazko Presondegia esan nahi du (ang = burdina eta band = gartzela edo presondegia). Quenya hizkuntzan, berriz, bere izena Angamando da, oinarrian gauza bera esan nahi duena (anga = burdina eta mando = gartzela edo presondegia).

Angband, Eguzkiaren Lehen Aroan Melkorren gotorleku eta Iparraldeko Hondamendirako Pasabide bihurtu zen, Jaun Ilunaren erresuma. Bere ateen gainean hiru dorre-sumendi pilatuta daude, Thangorodrim izenekoak.

Angband Noldorrek setiatu zuten 400 urte eta gehiagoz Lehen Aroan, baina setio hau Beleriandeko guduetako laugarrena izan zen Dagor Bragollachean desegina izan zen.

Silmarillionen agertzen diren pertsonaia guztietatik soilik Beren eta Luthien sartu ziren Angbanden euren borondatez, mozorrotuta, egoitzarik sakonenera iritsiz, Melkorren tronu iluna zegoen tokira, bere koroatik silmaril bat hartu eta handik ihes egitea lortuz.

Azkenean, Valarren armadak suntsitu zuen Haserrearen Gerran.

Angbandeko ate handiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angbandeko ziegetatik eta Burdinazko Mendiak hegoalderantz zeharkatuz, Melkorrek burdinazko ate sendo eta handi batzuetan amaitzen zen kilometro askoko tunel bat eraiki zuen. Ate hauek gaizkiaren gotorleku boteretsurako sarrera ziren eta Carcharothek zaintzen zituen, munstrozko otso batek. Berenek eta Luthienek Carcharothi aurre egin zioten, sakon lokartaraziz. Orduan ate handietatik sartu ziren, Melkorri silmariletako bat kentzeko betebeharrarekin.