Ange-Jacques Gabriel
Wikipedia(e)tik
Ange-Jacques Gabriel (Paris, Frantzia, 1698 - Paris, Frantzia, 1782) frantses arkitektoa eta dekoratzailea izan zen.
[aldatu] Biografia
Jacques bere aitarekin lan egin zuen, eta ondoren aitaren lekua hartu zuen erregearen lehen arkitekto eta Arkitekturako Akademiako lehendakari gisa.
Erregearen egoitza batzuk eraberritu zituen; Fontainebleau, Compiègne, Choisy eta Bloisekoak eraberritu eta Versaillesko hegaletako bat hasi zuen. Parisko Opera (1753) eta Petit Trianon (1762-1768) eraiki zituen. Parisen, Luis XIV.aren Plaza (gaur Concorde plaza) eraiki zuen, eta baita haren inguruko bi eraikuntza ere (1762-1770). Eskola Militarra ere berak egin zuen (1751-1775).
Frantziako arkitektura klasikoaren ezaugarriak agertu zituen bere lanetan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.