Angel Olaran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Angel Olaran
Datu pertsonalak
Izen osoa Angel Olaran
Ezizena 'Abba Melaku ("Jainkoaren aingerua")
Jaio 1938ko maiatzaren 18an
Hernani (Gipuzkoa)

Angel Olaran (Hernani, Gipuzkoa, 1938ko maiatzaren 18a) Wukron (Etiopia) lan egiten duen misiolaria da. Sei anai arreba izan ziren. Gaztaroa Hernaniko Portu auzoan igaro zuen. Hemezortzi urterekin Jainkoaren esperientzia pertsonala izan eta misiolari izanen zela erabaki zuen. Aita Zurien kongregazioan sartu eta Tanzanian hasi zen lanean. Han hogei urte egin ondoren ipar Etiopiara joan zen, Eritreako mugan dagoen Tigray eskualdera. Gaur egun han bizi da, Wukro izeneko herrian. [1][2] Saint Mary Misioan aritzen da, hezkuntzan, osasungintzan eta behartsuenei giza laguntza ematen. Orain dela hamar urte umezurtz gelditutako haurrekin hasi zen lanean eta egun 2.250 haurren ardura du. Beste proiektu aipagarri batzuk ditugu St. Mary ikastetxea, 350 ikasle dituena, emakumeentzako mikrokreditoak eta egunero ehunka lagun elikatzen dituen Jangela Solidaria.[3]

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2010eko Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion[2].

Erreferentziak [aldatu]

  1. argia.com: Anjel Olaran: «Heriotza ez da lehen munduko munstroa baino»
  2. a b presspeople: Gipuzkoako Urrezko Domina Angel Olarani
  3. elizagipuzkoa.org

Kanpo loturak [aldatu]