Angela's Ashes (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Angela's Ashes
Datuak
Jatorrizko izenburua Angela's Ashes
Izenburua euskaraz Angelaren errautsa
Urtea 1999
Generoa Drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Iraupena 145 minutu
Aurrekontua 25 milioi dolar
Banatzailea Ameriketako Estatu Batu: Paramount Pictures
Nazioartea: Universal Studios
Zuzendaria
Alan Parker
Ekoizleak
David Brown
Scott Rudin
Gidoilariak
Laura Jones
Alan Parker
Frank McCourt idazlearen Angela's Ashes eleberriaren egokitzapena
Aktoreak
Emily Watson
Robert Carlyle
Michael Legge
Ciaran Owens
Joe Breen
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Michael Seresin
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa

Angela's Ashes 1999. urteko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Berez, filma hau izen bereko Frank McCourt idazleak bere familiari buruzko Angela's Ashes eleberriaren zinemarako egokitzapena da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1935. urtea Limerick hiria. McCourt familia aurretik Estatu Batuetan bizitu eta orain Irlandara itzuli den irlandar familia bat da, ohitura legez burutu ohi den emigrazio bidaia atzekoz aurrera eginez. Malachy McCourt (Robert Carlyle) aita alkoholikoa da, gainera jaiotzez Ipar Irlandakoa denez, maiz bere iparraldeko ahoskera Limerickeko jendearentzat oso barregarria da, aldiz bere emaztea den Angela (Emily Watson), jaiotzez Limerick hirikoa, emakume langilea eta beti bere semeen eta familiaren arduraren pisua darama. Zoritxarrez familia Limerick hirira itzuli eta zazpi astetara Angela haurdun zegoelarik esperoan zegoen alaba hil berri zaio. McCourt familiak, garai hartako Irlandako familia asko bezala estualdi ekonomiko larrian bizi da, urez beteriko etxe alokatu batean, aitak lana aurkitu ezinik, eta aurkitzean bere mozkorraldien ondorioz segituan galduaz, bere zaletasun handiena tabernatara joan eta irabazitako diru eskasa edanean xahutzea da, halere berez bihotz oneko gizona da, ez da bere semeekin aita txarra, bere semeei antzinako irlandar mitologia eta Ulstergo Cúchulainn heroiari buruzko kondairak azaldu eta irlandar abesti abertzaleak abestuz gozatu ohi du. Aldiz, Angela emaztea hankak lurrean dituen emakumea da, bere neke guztia familiak aurrera nola edo hala egitean datza, sarritan senarrarek agertzen duen ameskeri eta alferkeriak nazkatu eta berarekin sarri eztabaidatu ohi du. Familiako kideak nondik edo handik aurrera jarraitzen saiatzen dira. Hau da McCourt familia eta Limerick hiriko eguneroko bizimodu latza.

Frank eta Malachy semeak giro honetako lekukoak izango dira. Filman sarritan jende helduak Frank begirada bitxia duen haurra dela diote, bere aitaren antzeko aurpegia duela, aldiz Malachy ilegorria haur moñoñoa dela eta Hollywoodeko aktorea dirudiela diote.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]