Angela Davis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angela Davis
Angela Davis
Davis 2006an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Angela Yvonne Davis
Jaio 1944ko urtarrilaren 26a (80 urte)
Birmingham, Alabama ( AEB)
Bikotekidea(k) Hilton Braithwaite (1980–?)

Angela Yvonne Davis (Birmingham, Alabama, AEB, 1944ko urtarrilaren 26a) politikari marxista eta Filosofiako irakaslea da. Beltzen eta emakumeen eskubide zibilen aldeko borrokan dihardu, pentsamendu eta diskurtso marxista ardatz hartuta.

Bizitza

Umetatik ezagutu zuen beltzen kontrako indarkeria: Dynamite Hill esaten zioten bere auzoari, Ku Klux Klanek beltzen aurka egiten zituen erasoengatik. Ikasketetan Theodor Adorno eta Herbert Marcuse pentsalarien ikasle izan zen, esaterako.[1]

Pantera Beltzen mugimenduan zebilela, Kaliforniako Unibertsitatetik bota zuten, Filosofiako irakasle zela, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunistan sartuta zegoelako. 1972an Soledad Stateko kartzelan izandako hilketa batzuekin erlazionatu zuten, nahiz eta bera ez izan erruduna. Izan ere, erabilitako arma batzuk Angelaren izenean zeuden.[1]

Mundu osoan egin zen ezagun kasua, eta azkenean ez zuten kondenatu. 1973an absolbitu zuten.[1]

Oso gaztea zenean, frantsesa ikasten ari zela, Europara bidaiatzeko aukera izan zuen. Frantzian eta Alemanian barrena ibiltzeaz gain, sei astez izan zen Miarritzen, 1963an. Bertan zegoela, bere jaioterriko eliza batean lau neska beltz hil zituzten leherketa batean.[1]

Hego Euskal Herrira ere etorri zen, Negu Gorriak taldearekin.

1970ko hamarkadaren hasieran, kantuak eskaini zizkioten Pablo Milanések (Canción para Angela Davis), The Rolling Stonesek (Sweet Black Angel) eta John Lennon eta Yoko Onok (Angela).[1]

1981ean Women, Race and Class liburua idatzi zuen, eta bere pentsamendu eta jardunbidearen berri emateko.[1]

Lanak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Erostarbe, Gorka. (2015-01-08). «Gure laguna da?» Berria.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angela Davis Aldatu lotura Wikidatan