Angéla Németh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angela Nemeth» orritik birbideratua)
Angéla Németh

Bizitza
JaiotzaBudapest1946ko otsailaren 18a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBudapest2014ko abuztuaren 5a (68 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Miklós Németh (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakxabalinaria eta saskibaloi jokalaria
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua75 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14362282 Olympic.org: angela-nemeth Edit the value on Wikidata

Angéla Németh, edo Angéla Ránky ezkondu ondoren, (Budapest (Hungaria), 1946ko otsailaren 18a- ibidem, 2014ko abuztuaren 5a[1]) hungariar atleta izan zen, xabalina jaurtiketan espezializatua. Bere herrialdea ordezkatuz 1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta, xabalina jaurtiketako proban, urrezko domina lortu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angela Nemeth Budapesten (Hungaria) jaio zen 1946ko otsailaren 18an.

Saskibaloian hasi zen eta nazioartean jokatzea lortu zuen, baina, 20 urte zituenean, xabalina jaurtiketan espezializatu zen eta Mexiko Hirian ospatu ziren 1968ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen bere jaioterriaren izenean, txapeldun atera zelarik eta urrezko domina lortu[2].

Urtebete geroago, Atenasen (Grezia) izan zen, 1969ko Atletismoko Europar Txapelketan ospatu zenean. Hemen ere urrezko domina lortu zuen, 59,76 metro jaurti zituelarik.

Arrakasta horiek medio, bai 1968an eta baita 1969an ere, Hungariako urteko kirolari aukeratu zuten.

2014ko abuztuaren 5ean, gaixotasun luze baten ondoren, hil zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angéla Németh Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Mihaela Peneş
Xabalina jaurtiketako txapeldun olinpikoa
1968ko Mexikoko Udako Olinpiar Jokoak
Ondorengoa
Ruth Fuchs