Angelu (Lapurdi)

Koordenatuak: 43°29′03″N 1°31′10″W / 43.4842°N 1.5194°W / 43.4842; -1.5194
Wikipedia, Entziklopedia askea
Angelu
 Lapurdi, Euskal Herria
VVF-eko hondartza Angelun eta Miarritzeko itsasargia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
Izen ofiziala  Anglet
AuzapezaJean Espilondo (2008-2014)
Posta kodea64600
INSEE kodea64024
Herritarraangeluar
Kokapena
Koordenatuak43°29′03″N 1°31′10″W / 43.4842°N 1.5194°W / 43.4842; -1.5194
Map
Azalera26,93 km2
Garaiera0-76 metro
Distantzia5 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria39.604 (2018:  843)
alt_left 20.865 (%50,7) (%43,9) 18.064 alt_right
Dentsitatea1.455,03 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 12,2
Ugalkortasuna[1]‰ 42,56
Ekonomia
Jarduera[1]% 72,02 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,51 (2011)
Langabezia[1]% 7,91 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,1 (2010)
Erabilera% 0,37 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ville-anglet.fr/


Angelu Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da. Baiona eta Biarritzeko udalerriekin batera, BAB izeneko metropolitar gunea osatzen du.

Izena

Herriaren euskal izena Angelu da; eta frantses nahiz gaskoia, Anglet.

Angelu toponimoak[2] itxura hauek izan ditu:

Litekeena da izenak latinezko angulus hitzetik erakarria izatea, euskaraz: izkina itxurazko lekua[5].

Geografia

Baiona eta Biarritz ezagunen artean ezkutuan gera daiteke Angelu. Bi udalerri horiek alboan dituela, zaila da mugak zehaztea. Izan ere, BAB hirigune sendoa da, eta Lapurdiko biztanleen erdia baino gehiago hortxe bizi da. Baina Angeluk 26,5 km2 ditu; hortaz, zabalagoa da Baiona baino, eta Biarritzen azaleraren bikoitza du. Gainera, Angeluren itsasertza luzeagoa da haiena baino: Atturri ibaiaren bokalean hasten da Angeluko hondartza eta San Martin lurmuturreraino iristen da, Biarrizko itsasargia dagoen lekuraino, hain zuzen.

Angeluko geografia askotarikoa da: iparral­deko itsasaldetik hasi eta nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako barrual­deko lurral­deetaraino, Arrangoitze eta Basusarri udalerrien mugan. Angelu, garai batean, baso hostotsua izan zen, gero, pixkanaka, baso hura desagertu da, zuhaizti batzuk irauten badute ere. Ontzioletara eramandako egurrak eragin handia izan du pobretze‑prozesu horretan. Angeluko ia itsasertz guztia hondartza da, zertxobait hautsia, itsaso zabaleko olatuen erasoa pairatzen duena. Atzeal­dean, berriz, dunak dauzka. 7 km‑ko hondartza hori kai‑mutur artifizial batzuen bidez banatuta dago. Hondartza‑zati bakoitzak izena, sarbidea (dunen artean), aparkalekua, eta bainu‑zerbitzuak ditu. Hondartzen izenak hauek dira: Cavaliers, Xiberta, L’Océan, Sables‑D’Or, Madrague, Marinela, Kortsarioak, Petit Chambre d’Amour eta Chambre d’Amour. Azken hondartza horrek San Martin lurmuturrarekin bat egiten du, bihurgune bat eratuz. Angeluren mendebal­deko muturrean geratzen da, eta, ziur asko, bitxiena da. Chambre d’Amour esaten diote, behin batean ezusteko itsas kolpe batek bikote maitemindu bat eraman baitzuen, hondartzan besarkaturik zeudela, itsasoari begira.

Notre-Dame du Refuge

Pierre de Lancrek, Inkisizioko epaile ankerrak, eskuetako hatzak ere sorgin bihurtzen zitzaizkionak, 1609an ez zituen begi onez ikusten hondartza horretara joaten ziren bainu‑hartzaileak... Gaur egun, familientzako oporretarako gunea da, maien arkitektura inspirazio‑iturri duena, eta estatuaren eskuetan dago.

Angeluko hondartzarik ezagunena Xiberta da, dunetan eraikitako turismo‑gunea, itsasertzetik ehun bat metrora. Hotel erosoak eskaintzen ditu, eta igerilekuak, tenis, 18 zuloko golf‑zelaia, patinatzeko pista, eta Xibertako aintzira lasaitzailea, ur gazia duena, guzti‑guztia pinuz inguratua. Errepidearen, hondartzaren eta Atturri ibaiaren bokalearen artean daude hipodromoa, uso‑tiroa eta Bokale ain­tzira txikia. Pinu asko harean erroturik, bizitza bakarreko etxe xumeek, etxe dotoreek, eta Xiberta eta Chambre d’Amour paseatzeko leku zoragarriek osatzen dute , biak ere moda‑modakoak, XIX. mende ludikoan jet society eta abar etortzen hasi zirenetik. Bost bideen el­kargunetik (horregatik esaten diote Cinq Cantons) hirigunera sartuko gara eta San Leon eliza aurkituko dugu, XVI. mendekoa; haren ondoan hilerri zaindua, eta udaletxe modernoa, Andaluziako estiloko patioa duena, eta parke publiko bikaina, eskultura batzuekin apaindua.

N‑10 errepidea zeharkatzea nahikoa da Parmako aireportura iristeko, eta haren zati handi bat Angeluko lurretan dago. Kilometro bat egin aurretik Brindos ain­tzira aurkituko dugu, eta haren uretan islaturik Brindos gaztelua. Ingurua ederra da eta gazteluko gela atseginak jatetxe ospetsu bihurtu dira. Baiona‑Angelu‑Biarritz el­karlotuta daude BAB bulebarraren bidez. Sarbide azkarra eta oso erabilia da hainbat lekutara iristeko: auzo jendetsuetara, hipermerkatuetara eta Atturri ibaian dagoen portura (Baionari dagokion atalean deskribatu dugu portua).

Ingurune naturala

Sakontzeko, irakurri: «Angeluko basoa»
Angeluko basoa, Xibertako aintzira eta Atturri ibaiaren bokalaren aireko ikuspegia.

Udalerriaren %10 pinudiz beteta dago, batez ere Pignada, Lazaret eta Xiberta auzoetan. Eremu oso laua da, mendirik ez duena.

Hondartzak

Angeluk 4,5 kilometroko kostaldea eta 11 hondartza ditu, iparraldetik hegoaldera hauexek dira:

Euskal Herriko kostaldea eta Landetako Côte d'Argent arteko muga Amodio Ganbera izeneko haitzulo angeluarrak sortzen du.

Hidrografia

Aturrik Bizkaiko golkoan duen bokalean Angelu ezkerraldean eta Tarnose eskuinaldean daude[6].

Gainera Aturriko ibaiadarrak diren Maharin eta Esboucdes errekek udalerria zeharkatzen dute. Azkenik, Petaburu errekak, Harrieta errekaren ibaiadarra dena, Angelutik ere pasatzen da.

Udalerriak hiru aintzira ditu: Xiberta, Aturriren bokalean dagoen Bokale eta Biarrizko Harausta auzotik gertu dagoen Brindos[7].

Etxeak eta auzoak

  • le Pignada[8]
  • Port du Soufre[8]
  • Refuge Notre-Dame[8]
  • les Sables d'Or[8]
  • San-Beñat[8]
  • San-Joan[8]
  • Stella-Maris[8]
  • l'Union[8]

Udalerri mugakideak


Politika

Auzapezak, 1935etik aurrera
Urteak Auzapeza Alderdia
1935-1937 Daubin jauna /
1937-? François Dommain Parti Radical
1971-1993 Victor Mendiburu /
1993-1999 Michel Bonnet /
1999-2000 Alain Lamassoure UDF-UMP
2001-2008 Robert Villenave UDF-MoDem
2008-2014 Jean Espilondo PS
2014- Claude Olive UMP-LR

Herri senidetuak

Demografia

Angeluk hazkunde demografikoa izan du azken bi mendeetan, XIX. mendetik hasita gutxienez. 1800an 2.000 biztanle inguruko herri txiki bat zen, eta XIX. mendean hazkunde etengabe baina ez oso handia izan zuen, mendearen bukaeran 5.500 biztanle izan arte. XX. mendean, berriz, eztanda demografikoa jasan zuen, eta 1920tik aurrera eta batez ere 1960ko hamarkadatik aurrera biztanlea biderkatu egin zen. Mendearen amaieran 35.000 biztanle zituen, ordurako hiri bihurturik.

XXI. mendearen hasieran hazkundeak aurrera jarraitu zuen.

Hazkunde demografiaren arrazoien artean, nabarmentzekoa da Lapurdiko hiriburu Baionaren alboan egotearen garrantzia, eta harekin eta Biarritzekin batera Euskal Kosta-Aturri multzoa osatzea.

Angeluko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ekonomia

Lehen laborantzan, batez ere baratzetan, oinarritutako ekonomia bazuen ere, egun Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrean bere kokapena dela eta ekonomia modernoa du[9].

Angeluk, Baiona eta Miarritzerekin BABko aireportuaren kudeaketan parte hartzen du. Era berean, Baiona, Bokale eta Tarnoserekin batera Baionako portua ere kudeatzen du.

Lekuko aktibitate ekonomi garrantzitsuenak:

Era berean departamenduko 50 nagusien aurrean nekazaritzako elikagaien industriak ere baditu[10]:

  • Société bayonnaise des viandes (harategia) ;
  • SAS TDA(harategia) ;
  • Mandion SA (ogi eta gozogintza) ;
  • Société d'abattage du Pays basque (harategia) ;
  • SARL Sonath (Okindegia).

Kultura

Hizkuntzak

Gertuko Biarritz eta Baiona bezala, Gaskoinia eta Euskal Herria arteko mugan kokatuta dagoenez, zalantzazkoa da ea Erdi Aroan edo Aro Modernoan gaskoia ala euskara zen udalerriko hizkuntza nagusia.

Atlas Linguistique de Gascogne liburuak bere alde egin eta gaskoi herritzat hartu zuen Angelu. 1863an, berriz, Luis Luziano Bonapartek Angelun kokatu zuen euskararen muga, zenbait auzotan duda barik nagusia zena. Hala ere, XX. mendean frantsesa da hizkuntza ofizial eta nagusia.

Toponimia kontuan hartuta, euskarazko "Angelu" eta gaskoizko "Anglet" izenek esanahi berbera dute: Aturri 1578. urte eta aurrerago sortzen zuen angelutik erakarria, orduko bokalea Capbreton eta Bokale Zaharra artean zegoelako.

Herriak gaskoizko goiburua du: "Mar e pignada per m'ayda", euskaraz "itsasoa eta pinudia ni laguntzeko" esan nahi duena. Tokian tokiko toponimia euskarazkoa eta gaskoizkoa da: kaleak eta auzoak tartean XIX. mendean Baionari utzitako Saint-Léon auzoa.

Euskara bultzatzeko 2001ean 15 lagunek "Ipar Izar" erakundea sortu zuten; gaskoia bultzatzeko, aldiz, Ací Gasconha[11] erakundeak lan egiten du[7].

Jaiak

Herriko bestak edo jaiak martxoaren lehenengo igandean egin ohi dira. Abuztuaren bigarren astean Euskal kirolen astea izaten da. Uda‑garaian txirrindulari‑lasterketak, xistera‑partidak, Trinitatean, nazioarteko petanka‑lehiaketak, Neptunoren festa Chambre d’Amour hondartzan, kermezak, musika‑jaial­diak...

Ondasun nabarmenak

  • Udaletxeak altzairu interesgarriak ditu[12][13].
  • Biarrizko Ingalaterrako hotela famatuaren jabeak ziren Paul Campagne (1870-1941) eta Julienne Moussempès (1879-1956) 1900an bere bigarren etxebizitza eraiki zuten Angelun. "Marnoger" izena jarri zioten Marcel (1901-1918), Nora (1902-1956) eta Roger (1905-1945) bere seme-alaben izenen lehendabiziko letrak erabiliz. Gero "Beatrix Enea" izena izan zuen 1985ean udaletxeak erosi zuenean.
  • Dominikoen antzinako komentua[14], 1928an monumentu historikoa sailkatua.
  • Notre-Dame du Refuge etxaldea, Servantes de Marie kongregazioaren egoitza[15]
Beatrix Enea
Beatrix Eneko lorategia
San Leon eliza

Azpiegiturak

Autobusa

Angelutik STABen 1, 2, 4, 6, 7.1, 7.2, 7.3, 8, 9, 14 eta Allobus Anglet lineak pasatzen dira.

Lineak:

  • .1. - Biarritz Udaletxea <> Baiona Udaletxea <> Baiona Nafarroa
  • .2. - Biarrizko geltokia <> Baiona Udaletxea <> Baiona Sainsontan
  • .4. - Angelu Barra Hondartza <> Baiona Udaletxea <> Hiriburu
  • .6. - Gaz auzoa <> Baiona Udaletxea <> Baionako geltokia
  • 7.1 - Angelu hondartzak <> Baiona Udaletxea
  • 7.2 - Angelu hondartzak <> Baiona Udaletxea
  • 7.3 - Angelu Bernain <> Baionako geltokia
  • .8. - Angelu Juvigny <> Baiona Udaletxea <> Tarnose Platanes
  • .9. - Labourd <> Baiona Udaletxea <> Santa Maddalen / Barra hondartza
  • 14 - Redon <> Angelu hondartzak
  • Allobus Anglet BAB 2 <> Biarrizko geltokia

Hezkuntza

Udalerriak[16] ikastetxe bi (Endarra publikoa eta Stélla Maris pribatua), lizeo bi (Cantau teknologikoa eta Sainte-Anne) eta ikastola bat (Angeluko ikastola) ditu. Bestetik, BTP institutua, arte-eskola bat[17] eta kontserbatorioa ere baditu.

Baiona-Angelu-Biarritz gune metropolitarrak goi-mailako irakaskuntza emateko eraikina sortzeko plana du, site universitaire scientifique de Montaury izenekoa.

Kirola

Angeluar ospetsuak

Erreferentziak

Bibliografia

  • Hervé Bernard, "Splendeur de Biarritz - Moussempès, illustre famille en Pays Basque depuis le XIV° siècle", S.A.I Biarritz, 2006.
  • Manex Goienetxe, "Histoire d'Anglet des origines à nos jours", Elkar, 1997

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angelu (Lapurdi) Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi