Angkor Thom

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bayon Tenplua. Angkor Thom

Angkor Thom, Khemer Inperioko errege izan Jayavarman VII.ak (1181-1220) XII. mendean harresiz barneko gotortutako errege hiria izan zen, Angkor, Chamstarrek konkistatu eta suntsitua izan ondoren.

Errege hiria, Siam Reap ibaiaren ondoan eraikia izan zen, 9 kilometro karratutako hedadurarekin, ia alboko 3 kilometroko forma karratu bat jarraituz, putzu batetaz eta 8 metro garai den harresi batez inguratuta. Egungo errege jauregia Suryavarman I.aren garaian eraikia izan zen, 150 urte lehenago. Elezaharraren arabera, erregeak, gau bakoitzaren zati bat, Eguzki erreginarekin igarotzen zuen eraikuntza honen zati den Jauregi Zerutiarrean.

Angkor Thomen erdian, Bayon delakoa dago, lehen aipaturiko Jayavarman VII.a erregearen tenplua izan zena. Bere dorreengatik da ezaguna, Budaren aurpegia lau aldeetatik duela; hormak, erregearen eta herriaren eszenak erakusten zituzten erliebez estalita zeuden.

Angkor Thomen mapa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Angkor