Anglo-Zulu Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anglo-Zulu Gerra
Isandhlwana.jpg
Isandlwanako guduaren irudikapena.
Data 1879ko urtarrilaren 11tik uztailaren 4ra
Lekua Hego Afrika
Emaitza Britainiar Inperioaren garapena eta Zulu Erresumaren amaiera
Gudulariak
Erresuma Batua Britainiar Inperioa Zulu Erresuma
Buruzagiak
Sir Henry Frere
Lord Chelmsford
Garnet Wolseley
Cetshwayo kaMpande
Ntshingwayo Khoza
Dabulamanzi kaMpande
Indarrak
Lehebiziko inbasioa:
15.000-16.000 gudari:
6.600 britainiar gudari
9.000 afrikar gudari
17 kanoi
Ametragailu bat
Suziri jaurtitzaile bat
Bigarren inbasioa:
25.000 gudari:
16.000 britainiar gudari
* 7.000 nataldar gudari
2.000-3.000 garraiolari zibil
35.000 gudari
Galerak
1.727 hildako
256 zauritu
8.250 hildako
3.000 zauritu

Anglo-Zulu Gerra 1879ko urtarrilaren 11tik uztailaren 4ra bitartean Britainiar Inperioa eta Zulu Erresumaren artean eman zen gatazka bat izan zen.

Jatorria eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen lehenbiziko erdialdean, zuluak Hego Afrikako zati handi baten nagusi ziren. 1854an boersak Mpande errege zuluaren eskutik KwaZulu-Natal eskualdearen jabetza lortu eta bertan bizitzen jarri ziren, honenbestez Nataleko Errepublika berria aldarrikatu zen.

Cetshwayo zulu erregea.

1856an Cetshwayo delakoak (Mpande erregearen semea) tronurako bidea oztopoz garbitu asmoz bere anaiak banan-bana hiltzen hasi zen, hortaz, anai horietako batek, Umtonga zenak, bizirauteko asmoz Utrechtko boerstarren artean babes hartu zuen. Cetshwayo eta boersen arteko zenbait negoziaketen ondoren Umtonga bi baldintzen truk zuluei itzuli zieten: baldintza bat Umtonga bizitza errespetatzea izan zen, bigarrena, Rorke's Drift eta Pongola arteko lurren kontrola ematea. Gerora Transvaalen trekboer zirelakoekin elkartu ziren.

1865an Umtongak berriz ere ihez egin zuen, Cetshwayok paktua salatu eta emandako lurren itzultzea exijitu zuen. Tentsioa areagotu eta boersak armak eskuratzen hasi ziren.

1873an Mpande hil zen, Cetshwayo errege berriak arma politika berria ezarri eta bere gudarostea su armez hornitu zuen.

1874an Sir Henry Frere Goi Mandatari gisa Hego Afrikara bidali zuten, bere misioa estatuen federazio bat osatzea zelarik, bere helburu honetarako Nataleko Errepublika zein Zulu Erresuma oztopo handi bat bilakatu zen. 1877an Theophilus Shepstone-k Transvaal boersak independetziari uko egin eta britainiar koroapean jarri zitezen konbentzitu zituen. Boers haietako gehienak Iparraldera emigratzea erabaki zuten, gerora Orangeko Estatu Askea eta decidió emigrar hacia el Norte, hacia los territorios de los futuros Estado Libre de Orange y Transvaaleko Errepublika izango ziren lurraldeak. Natalgo britainiar kolonia berriak Britainia Handia eta Britainiar Indiatik etorritako jende andana erakartzen hasi zen.

1878an batzorde batek mugak negoziatzen saiatu zen, bidebatez zuluei kolonoak babestu edota handik joan ezkero kalte-ordainak eman ziezaieten ezijituz, honi Cetshwayok ezezko borobila eman zion.

Britainiar gobernuaren ezagutzarik gabe, Frere Goi Mandatariak mugan tentsioa areagotzeko asmoz hainbat ekintza burutu zituen, azkenik 1978ko abenduaren 11n zuluei ultimatum bat igorri zien, zuluek onartu ez eta ondorioz 1879ko urtarrilaren 11n britainiarrek gerra aldarrikatu zuten.

Halere gerra hau hastezko arrazoi nagusia britainiarrek zuluen gudarostean ikusten zuten mehatxua izan zen, horren ondorioz Zulu Erresuma bereganatzeko erabakia hartu zuten. Gudaroste hau ederki prestatutako 35.000-40.000 inguru zulu gudariz osatuta zegoen. Halere, britainiarrek euren zabalkuntza inperialista ezkutatu nahirik edo, zuluen erregea zen Cetshwayo, bere herriarekin ankerra zen diktatore baten gisa irudikatu zuten, horrela gerra honi zuluak agintari zital batetik askatzeko ekintza gisa saldu zuten.

Gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenbiziko inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879an britainiar gobernuaren inongo baimenik gabe Frederick Augustus Thesiger jeneralak Zulu Erresuma hiru puntu ezberdinetatik inbaditu eta Ulundi hiriburura zuzendu zen.

Bi gudarosteen arteko aurreneko topaketa Isandhlwana gudua izan zen, bertan britainiar erretagoardia erabat sarraskitua izan zen, hau britainiarrek Afrikan jasan zuten lehenengo porrota izan zen, baita Britainiar Inperio Kolonialaren historiako triskantza handiena ere, afrikar gudaroste batek europar gudaroste bat zeharo garaitu zuelako.

Pearson-en agintepean zegoen britainiar gudarostea Eshowen luebakietan gorde zen, han setio luze bat pairatu eta Gingindlovuko gudua ondoren Lord Chelmsforden gudarosteak erreskatatu zituen.

Britainiarren bigarren taldeak Zululandiako ipar-mendebaldea bereganatzeko betebeharra zuen, une hartan Tinta's Kraal-en akanpatua zegoen, baina Isandhlwanako hondamendiaren berri jakin bezain azkar bere agintean zegoen komandateak atzeratzeko agindua eman zuen.

Bigarren inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cetshwayok ez zuen mugarik zeharkatu, defentsa gerra bat egitera mugatu zen. Chelmsfordek hasiera batean Eshowen zegoen Pearson ordezkatzeko asmoz bere indarrak berrelkartu zituen, horretarako britainiar gobernuak zazpi errejimendu eta bi artileria bateri bidali zizkion.Eshowe.

Chelmsforden gidaritzapean zegoen 5.700 gudariz osatutako talde bat Eshowera zuzendu zen, bertan gauez luebakietan gorde zirelarik. Apirilaren 2an Gingingdlovuko guduan erasotua izan zen, halere erasoa aldaratu eta hurrengo egunean Pearsonen gizonak erreskatatzea lortu zuten. Apirilaren 5an Eshowe jendez hustu zuten.

Sir Evelyn Wood-en gidaritzapean zeuden indarrek Hlobane erasotu zuten, baina zulu gudarostea sakabanatu egin zen. Britainiar gudarostetik desertatu zuten afrikar taldeez gain, kontratatutako 400 europarretatik 100 hil egin ziren. Hurrengo egunean, Kambulan 25.000 zulu gudarik 2.068 britainiar gudariz osaturiko kanpaleku bat erasotu zuten, honek bost orduz aurre egin eta azkenik zuluak atzera egin zuten. Gudu erabakiorra izan zen.

Zuluen porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Kambula, Gingindlovu eta Eshowen arraskasta izan, britainiarrek ez zuten aurrera egin. Chelmsfordek agintetik ordezkatu zezaten baino lehen Cetshwayoren gudarostearen erabateko porrota gauzatu nahi zuen, horregatik ekainean Zululandiako inbasio berri bati ekin zion.

Cetshwayok bazekien orain indarberritu berria zen britainiar gudaroztea arerio paregabea zela, hortaz bakea negoziatzen saiatu zen. Chelmsfordek ez zuen inolako negoziaketarik nahi, Ulundira ahal bezain arinen joan gura zuen, gudarozte zulu nagusia suntsitzeko irrikiz. Uztailaren 4ean bi gudarosteak Ulundiko guduan topo egin zuten, bertan Cetshwayoren indarrak garaituak izan ziren.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken gudu hau eta zulu gudarostea sakabanatuta gelditu ondoren, zulu buruzagi gehienak errenditu egin ziren, bienbitartean Cetshwayok ihes egin zuen. Abuztuaren 28an britainiarrek atzeman eta Lurmutur Hirira bidali zuten. Postutik formalki eraitsia izan zen, Zululandia hamaika buruzagien artean banatua izan zelarik, horien artean Cetshwayo bera, bere sema zen Usibepu, John Dunn (abenturazale zuria) eta gerra honetan zehar britainiarren zerbitzupean borrokatu zen basuto tribuko Hlubi buruzagia zeuden.

Sir Garnet Wolseley-k Lord Chelmsford ordeskatu zuen, ondoren bertako bat tokian-tokiko buruzagiak eta britainiar gobernuaren arteko zubi lanak egingo zituen postuan izendatu zuen. Ekintza honek berarekin bat liskarrak ekarri zituen, 1882an britainiar gobernuak Cetshwayo boterean berrezartzea erabaki zuen. Bere semea zen Usibepu matxinatu eta 1883ko uztailaren 22an Ulundi erasotu zuen. Erregeak zauriturik ihes egin eta Eshowera ihez egin zuen, handik gutxira, 1884ko otsailaren 8an hil zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anglo-Zulu Gerra Aldatu lotura Wikidatan