Anglo-normandiar uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jersey eta Guernsey uharteak markaturik agertzen dira.

Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak[1] (normandieraz Îles d'la Manche, ingelesez Channel Islands eta frantsesez Îles Anglo-Normandes edo Îles de la Manche) Mantxako kanalean dagoen irla taldea da, Normandia eta Ingalaterrako hego-ekialdearen artean, Erresuma Batuko menpe daudenak.

160.000 biztanle inguru bizi dira han, bi uharte nagusi Jersey eta Guernesey izanda.

Eduki-taula

Uharteak [aldatu]

Jersey [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Jersey

Jersey uharteak beste irla txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du "Jerseyko multzoa" (Bailiwick of Jersey edo Bailliage de Jersey).

116 km2-ko azalera du, eta 88.200 biztanle (2005). Saint Helier da hiriburua (28.310 bizt.).

Guernsey [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Guernesey

Guerneseyko multzoak (bailiwick edo bailliage) 78 km2-ko azalera eta 65.228 biztanle zituen 2005ean. Saint Peter Port du hiriburu (16.488 bizt.).

Bestelakoak [aldatu]

Multzoa osatzen duten beste uharteak hauek dira:

Hizkuntzak [aldatu]

Ingelesa eta frantsesa dira uhartediko hizkuntza ofizialak.

Bestela, normandieraren bi aldaera nagusi ere hitz egiten dute, egoera gutxituan: guerneseyera (Guerneseyn) eta jerseyera (Jerseyn).

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]