Anglo-normandiar uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:00, 20 martxoa 2016
Jersey eta Guernsey uharteak markaturik agertzen dira.

Anglo-normandiar uharteak edo Kanaleko uharteak[1] (normandieraz Îles d'la Manche, ingelesez Channel Islands eta frantsesez Îles Anglo-Normandes edo Îles de la Manche) Mantxako kanalean dagoen irla taldea da, Normandia eta Ingalaterrako hego-ekialdearen artean, Erresuma Batuko menpe daudenak.

160.000 biztanle inguru bizi dira han, bi uharte nagusi Jersey eta Guernesey izanda.

Uharteak

Jersey

Sakontzeko, irakurri: «Jersey»

Jersey uharteak beste irla txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du "Jerseyko Bailiazgoa" (Bailiwick of Jersey edo Bailliage de Jersey).

116 km2-ko azalera du, eta 88.200 biztanle (2005). Saint Helier da hiriburua (28.310 bizt.).

Guernsey

Sakontzeko, irakurri: «Guernesey»

Guerneseyko bailiazgoak (bailiwick edo bailliage) 78 km2-ko azalera eta 65.228 biztanle zituen 2005ean. Saint Peter Port du hiriburu (16.488 bizt.).

Guerneseyko Bailiazgoa osatzen duten beste uharteak hauek dira:

Hizkuntzak

Ingelesa eta frantsesa dira uhartediko hizkuntza ofizialak.

Bestela, normandieraren hiru aldaera nagusi ere hitz egiten dute, egoera gutxituan: guerneseyera (Guerneseyn), jerseyera (Jerseyn) eta sarkera (Sarken).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anglo-normandiar uharteak Aldatu lotura Wikidatan