Angula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Angula[1], txardieta edo txitxardina aingiraren arrainkumea da, arrantza ditzaketen arrainkume bakarra legearen arabera hain zuzen ere. Saltzen dutenean, gramo bateko pisua, 8 zentimetroko luzera eta bi edo hiru urte ditu. Egosiak saltzen dira, bizirik daudenean gardenak direlako. Oso arrain garestia delako, surimizko suzedaneo merkea du, "gula" izen komertzialez ezaguna.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angula gaztea

Angula aingiraren arrainkumea da[2]. Aingira erruntzeko bidaia luzea egiten du Europako ibaietatik hasita eta Karibe itsasoan dagoen Sargazoen itsasoraino[3]. Azken 140 milioi urte bezala, angulak Europaraino itzultzen dira, 2 edo 3 urte dirauen 5.000 kilometroko bidea eginez. Ibilbidean ez dute elikagairik behar. Gero lehorrean kilometroak egin ditzakete azalaren bitartez arnastuz.

Jaio direnean denak emeak badira ere, denboraren poderioz batzuk sexuaz aldatzen dira. Koloregabeak, 5 eta 6 zentimetro arteko luzera dute. Ibaietan bizi direnean kolorez aldatzen dira: horitik berdera eta, azkenean, zilar-kolorera[4].

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angularen arrantza Sèvre niortaise ibaian

Euskal sukaldaritzan bere ospea zela eta, inguruko herrialdeetara zabaldu zen angulak jatea[3]. Errezeta nagusia angulak Bilboko eran da, baratxuriak eta pipermina dituena[4]. Espainian, Frantziako Nantes, Arroxela eta Bordeleko eskualdetan eta Alemaniako Saxonia Beherean angulak jatea zabalduta dago.

Normalean aurrez prestatutakoak erosten dira, non kolore zuria edo erdi-beltza duten. Kolorea ibaian emandako denboraren arabera aldatzen denez, beltzak garestiagoak izan ohi dira[4]. Bizirik erosten badira, hiltzeko uretan disolbatutako tabakoa erabiltzen da. Gero garbitu eta gatzunetan egosten dira kolore zuria izateko[4].

Jateko entsaladan edota arrain eta itsaskiekin batera ere.

Suzeadaneoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azoketan oso garestiak direlako eta geroz eta gutxiago daudelako, surimizko suzedaneo merkea saltzeari ekin zioten. Surimia egiteko Alaskako abadira erabiltzen dute. Ordezkoa saltzeko lehendabiziko enpresak "gula" izen komertziala erabili zuenez, izen horretaz ere ezaguna da. Kilo bat surimi prestatzeko bost kilo arrain beharrezkoak dira. Pixkanaka-pixkanaka suzedaneoa jatorrizko angularen itxura hartzen ari da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]