Angurri
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| Citrullus lanatus (Carl Peter Thunberg), Ninzo Matsumura eta Takenoshin Nakai |
Angurria, (Citrullus lanatus) Citrullus generoko eta Cucurbitaceae familiako landare-espezie bat da.
[aldatu] Deskribapena
Angurriaren jatorria uste da Afrika dela, Hegoafrikan sortu zirela. Angurri-hazi zaharrenak Egipton aurkitu izan dira, eta K. a. 4000 eta 5000 urteen artekoak omen dira.
Hostoak handiak dira, eta loreak horiak. Meloiaren antza baina mami gorria eta hazi beltzak ditu.
Angurriaren fruituak 4-8 kilokoak izan ohi dira, eta handienak (Carolina cross cultivarra) 129 kilo izatera irits daitezke. Angurrien forma oso aldakorra da, esferikotik luzangaraino; azala leuna da eta zainduna izan daiteke. Mami gorri kolorekoa dauka, trinkoa, ehundura sendokoa eta zapore gozokoa.
Angurri landare monoikoa da, hau da, lore arrak eta emeak ditu ale berean. Lore distiratsu eta koloretsuak dauzka, baina bizitza laburrekoak: zenbaitetan egun batez besterik ez dira irekitzen.