Anjou
Anjou (latinez: Andegavia) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Maine-eta-Loira departamendua osatzen duena. Hiriburua Angers zuen.
[aldatu] Historia
Zelta herriek jendeztatua, erromatarrek eta frankoek konkistatu zuten hurrenez hurren. 880 inguruan konderri bilakatuta, X. mendean karolingiar erresuma desegitean burujabetasuna lortu zuen. XI. eta XII. mendeetan zehar Frantziako printzerri nagusienetariko bat izan zen. XII. mendean, Ingalaterrako koroarekiko loturak estutu (Geoffrai V.a Plantagenet Mathilde Ingalaterrako erreginarekin ezkondu zen) eta Normandiako dukerria hartu zuen. Henrike II.a aurrekoen semea Ingalaterrako errege izendatu zuten eta Ingalaterrako koroak Frantziako mendebaldean eta Euskal Herriko iparraldean (Lapurdi eta Zuberoa) zuen eragina guztiz bizkortu zen, Anjou etxeko kondeen bidez betiere. Anjouko II. dinastia sortu zuen Karlos I.ak lurrak zabaldu zituen Proventza (ezkontzaren bidez) eta Napoli erreinura (1266). 1204tik aurrera Frantziako erregeen eragina nabaria da eta 1360an dukerri bilakatu zen. 1481ean Frantziako koroari lotu zioten. Ondoren, hainbat printzek eraman zuten Anjouko duke titulua (Henrike III.ak, François Anjoukoak eta Filipe V.a Espainiakoak, besteren artean). 1790ean Frantziako Iraultzak departamenduak sortu zituenean desagertu zen.
Koordenatuak: 47°28′N 0°33′W / 47.467°N 0.55°W
| Frantziako eskualde historikoak | ||
|---|---|---|
|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Bearno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonerria • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orleanerria • Perche • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Touraine • Trois-Évêchés • Xanpaina |
||
| Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.