Ankarako metroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ankarako metro eta tranbiaren lineak.
Logotipoa

Ankarako metroa Turkiako hiriburuko metroa da. 1996ko abuztuaren 30ean inauguratu zen eta gaur egun bi lineek osatzen dute. Gaur egun, sarea zabaltzeko lanetan ari dira eta hurrengo urteetan beste hiru linea eraikiko dira. Sareak gaur egun 23,1 kilometrotako luzera du eta 23 geltoki.

Eduki-taula

[aldatu] Lineak

[aldatu] Ankaray

Ankaray linea edo "metro arineko" linea, 1992tik 1996ra bitartean eraiki zen Siemens enpreas alemaniarrak zuzenduriko nazioarteko enpresa taldearen eskutik. Hamaika geltoki daude guztira eta 77 metro eta 180 jarleku dituzten trenak erabiltzen dira, guztira 600 pertsona kabitzen dira.

Etorkizunean Ankaray lineak 22 kilometro izango ditu eta norabide bakoitzean orduro 25.000 bidaiari garraiatzeko ahalmena izango du. 2007an 175.000 pertsonek erabiltzen zuten egunero linea hau astegunetan.

[aldatu] Ankarako metroa

Ankarako metroaren linea 1997an zabaldu zen eta hiriaren erdiguneko Kizilay, eta kanpoaldeko Batikent auzoa batzen ditu, Ankara ipar-mendebaldean. Lineak 14,7 kilometro ditu, (6,5 km lurpean, 4,5 km lur gainean eta 3,7 km lurraren gainean eraikitako bidezubietan).

[aldatu] Etorkizuna

Etorkizunari begira hiru linea gehiagoren eraikuntza martxan da eta Ankarako udalak linea berriak eraiki nahi ditu etorkizunari begira, gehienak metro arinekoak.

[aldatu] Kanpo loturak

Geografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak