Ankises

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eneas eta Ankises, Pierre Lepautrerena (1697).

Ankises greziar mitologian, Kapisek Temisterekin (Iloren alaba, Trosen semea) edo Hierommemerekin izan zuen semea zen (Simois ozeanidaren alaba zen naiadea. Bertsioen arabera, artzain txiro bat edo printze bat zen. Beste asko bezala, Afroditak maitatua izan zen. Honek, giza itxura hartuta, Ankises liluratu zuen harreman sexualak izateko. Bien gauaren ondoren, Afroditak Eneas erditu zuen.

Ankisesek, bere behorrak, Laomedonte erregearen moxal jainkotiarrekin gurutzatu zituen.

Troiako Gerraren ondoren Eneasek Ankises salbatu zuen eta troiar iheslariekin batera, Italiara eraman zuen. Ankises, Drepano izeneko hiri siziliarrera iritsi zenean hil zen, eta bertan lurperatua izan zen. Beranduago, Eneasek Hadesa bisitatu zuen eta berriz ikusi zuen bere aita Zelai Eliseoetan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ankises Aldatu lotura Wikidatan