Anna Katharina Emmerick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anna Katharina Emmericken erretratua.

Anna Katharina Emmerick dohatsua (Flamske, Westfalia, 1774ko irailaren 8a - Dülmen, Westfalia, Prusia, 1824ko otsailaren 9a) alemaniar lekaimea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dülmengo agustindarren komentuan sartu zen 1802. urtean, eta oinaze, zauri eta sufrikario handien artean eman zuen bertan bizitza. Kristorenak bezalako zauriak izateaz gainera, ikuskizun miragarriak bizi izan zituen, Kristok gurutzean izan zituenen parekoak. Clemens Brentano poetari kontatu zizkion ikuskizun haiek guztiak, eta Brentanok liburuetara bihurtu zituen (Das bittere Leiden unseres Herrn Jesu Christi, "Jesu Kristoren nekaldi mingarria").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Katharina Emmerick Aldatu lotura Wikidatan