Anna Wintour

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anna Wintour (2005)

Anna Wintour (Londres, 1949ko azaroaren 3a - ) Vogue aldizkariaren argitarazlea da 1988tik.

Modarekiko zaletasuna gaztetik agerian utzi zuen. Bere aita "Evening Standart" egunkariaren argitarazlea zen, eta maiz, bere alabarekin kontsultatzen zituen bere egunkariaren azalak, Londresko 1960ren hamarkadako gazteria erakartzeko.

16 urterekin eskola utzi zuen eta Moda kazetari karrera hazi zuen. Bere karrera Ameriketara eraman zion, "New York Magazine"-en eta "Home&Garden"-en lan egin zuen arrakas handiarekin. Etxera bueltatu zen denboraldi motz batez Vogue britainiarrean lan egiteko. Berriro New Yorkera bueltatu zen, Estatu Batuar bertsioa gidatzeko. Momentu horretan Estatubatuar bertsioa guztiz hondatuta zegoen baina Anna Wintour aldizkaria berpiztu zuen eta orain salduenetariko bat da.

Diana Vreeland bezala, bere aurreko argitaratzaile bat, moda ikono batean bihurtu da. Bere garçon orrazkera eta eguzkitarako betaurrekoak moda pasabide hoberenetan ikusi daitezke. Diseñatzaile gazteak euskarritzeagatik goratura, bere nortasun zorrotz-zorrotza eta hobezintasuna "Nuclear Wintour" (hitz joko bat Wintour eta Winter, negua, artean) goitizena erakarri dio. 2003 urtean, Lauren Weisberger bere laguntzaile izan zeneko bat, Devil wears Prada (Deabrua Prada darama) eleberria idatzi zuen. Best-seller bat izan zen eta gero film bat egin zuten eleberrian oinarrituta. Fimean, Meryl Streep, Miranda Priestlyren pertsonaia interpretatu zuen. Miranda, Wintourekin antz handia daukan moda aldizkari baten argitaratzailea da. PETA taldea asko kritikatu du Anna Wintour larruak erabiltzeagatik, bai Voguen, bai bere agerketetan ere.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, Charles Vere Wintour "Evening Standart" egunkariaren argitaratzailea zen eta Order of the British Empire titulua dauka. Bere ama,Eleanor (Nonie) Trego Baker, Charles Vere Wintour en lehenengo emaztea izan zen. Harvard unibertsitatearen irakasle baten alaba. 1940tik 1979ra egon ziren ezkonduta. Anna Wintouren amaordea "Audrey Slaugther" da, Petticoat eta Honey aldizkari britainiarrak sortu zituen argitaratzailea.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wintour gaztea North London Collegiate School ean ikasi zuen, eta maiz eskolaren janzkera kodearen aurka erreboltatzen zen bere gonak laburtuz. 14 urtekin, bere ikurra den garçon orrazkera erabiltzen hasi zen.

Gaztea izan arren, bera baino zaharragoak ziren gizonekin ateratzen hasi ze, baino bakarrik kontaktua bazituzten. Bere nerabetasunaren amaieran, Nigel Dempster marmarti kazetariarekin ateratzen hasi zen. Berarekin, Londresko kluben zirkuituaren ohizko batean bihurtu zen. Txantxetan, lagun batek "Gutun baten zabaldurara ere joango zela" ezan zuen.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modatikan kazetaritzara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Wintour bere alabaren lehenengo enplegua lortu zion, "Bilba Boutiquen" bakarrik 15 urtekin. Hurrengo urtean North London Collegiate School utzi zuen. Anna Wintour unibertsitatera ez joatea erabaki zuen eta bere ordez Harrods prestakuntza programa batean sartu egin zen. Gurasoak aholkatu zioten bezala, moda ikazketa batzuk hasi zituen baina laster utzi zituen "moda buruz badakizu edo ez dakizu" adieraziz.

Kontaktuak zituzten gizonekin ateratzen segi zen, denboraldi horretan Petter Gitterman ekin, Georg Solti London Philharmonic Orchestraren zuzendariaren semeordea.

1970an moda kazetaritzaren arloan sartu zen "Harper's Bazaars" aldizkaria "Queen" aldizkaria batutzerakoan. "Harper's&Queen" berria argitaratzaileak behar zituen eta Anna Wintour lanean hasi zen. Or zegoen bitartean, berarekin lan egin zutenei Vogue argitaratu nahi zuela adierazi zien. Annabel Hodin modeloa aurkitu zuen, North London Collegiate School klasekide bat. Wintourren kontaktu sareari esker, leku batzuk lortu zituen nabarmen argazkiak lortzeko, Helmut Newton eta beste argazkilari berriztatzaileen eskuz. Ateratako argazki sesio bat, Renoir eta Maneten margoak errepresentatzen zietuen, baina erabilitako modeloak bota zabalak zeramaten. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en dago argazki sesio hori.

1975urtean aldizkaria utzi zuen Min Hogg, argitarazle berriarekin ezberdintasun handiegiak izateagatik. Baina benetako arrazoia, Anna Wintour postua berarentzat espero zuela zen. Orduan, New Yorkera bizitzera joan zen bere mutil-lagunarekin. Mutil-lagun hori berriro bera baino zaharragoa zen, Jon Bradshaw, freelance kazetaria eta Playboy-a.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna Wintour Aldatu lotura Wikidatan