Anne Lacaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Lacaton

Bizitza
JaiotzaSaint-Pardoux-la-Rivière1955eko abuztuaren 2a (68 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Nanteseko Arkitektura Eskola

Anne Lacaton (Saint-Pardoux-la-Rivière, 1955eko abuztuaren 2a) frantziar arkitekto eta irakaslea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anne Lacatonek arkitektura ikasi  zuen Bordeleko Goi Mailako Arkitektura Eskola Nazionalean, non 1980 urtean graduatu zen. 1984 urtean hiri-plangintzan diploma ere eskuratu zuen. Ondoren, denboraldiak eman zituen Nigerian. 1982 eta 1988 bitartean lan egin zuen Arc en Rêve Arkitekturako zentroan Bordelen. 1987tik Lacaton & Vassal Arkitektura estudioa zuzentzen du Jean-Philippe Vassalekin. [1]. Bestalde, Europako arkitektura eskola ezberdinetan irakaskuntzan lan egin du, besteak beste, Eskola Politeknika Federalean (UPFL) Lausanan eta irakasle gonbidatu gisa aritu da Madrilgo Arkitektura Eskolan (ETSAM)[2],Harvad Unibertsitatean, Florida, NY-Buffalo eta 2017tik ETH Zurichen.

Lanak (Lacaton & Vassal)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lanak  Jean-Philippe Vassalekin elkarlanean, arkitektura era etikoan, eranginkorrean eta ekonomikoan egiteko moduetan erreferente bihurtu dira 90 hamarkadatik aurrera [3]. Orokorrean birgaitzearen aldeko apustu egiten dute estrategia eraginkor gisa, eraistearen ordez, beti ere oreka bilatzen. Era berean, lehenagotik eraikia dagoenaren bizitza luzatzearen aldekoa da, konpontzea eraginkortasun energetikoaren ikuspuntutik irtenbiderik eraginkorra baita gehienetan. Aitortutako beste helburua da ahalik eta metro kubiko gehien eraikitzea ahalik eta material kopuru gutxien erabiltzen. Etxebizitzen kasuan, helburua pertsonen bizitza hobetzeko helburuarekin beti ere, birgaitze lanak egiten, espazioa handitzea eta isolamendua hobetzea lortu dute, negutegien teknikak ikertzen eta baliatzen. Horien adibideak izan dira Latapie etxea eta Parisen birgaitutako Tour Bois-le-Prêtre, non etxebizitzak hobeto isolatu eta bataz beste %30 handitzea lotu zuen. [4].

  • Maison de la Culture  du Japon ,1990, Quai Branly, Parísen
  • Floriacen Maison Latapie, 1993an
  •  Musee Archeologique la Saintes, 1995
  • Bordelen Lieu AUROC, 1996a
  • Arkitekturzentrumen Vienan kafea, Austria, 2001a
  • Arkitekturako Eskola Nantesen 2009ko
  •  Pierre Mendes-France Unibertsitatea, UFR Arteak eta Giza Zientzietan Grenoblen, 1995a eta 2001a
  • 2006ko Bordelen Pôle Universitaire des Sciences de Gestion.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Grand prix national de l'architecture, 2008an
  • Rolf Schock Prize in the Visual Arts, Jean-Philippe Vassalekin batera, 2014n
  • Mies van der Rohe, EB Arkitektura Saria, 2016an [5].
  • Global Award for Sustainable Architecture, 2018ko maiatzean [6].
  • Pritzker Saria, 2021eko martxoan [7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez)Lacaton-Vassal Arkitektura estudioaren web orrian jasotzen dira datuak: https://www.lacatonvassal.com/data/documents/20171026-153657lv_cvv_chrono_v3FR_bd.pdf
  2. Aurkezpena Madrilgo Unibertsitatean (Gaztelaniaz)[1], 2018ko abuztuaren 19an kontsultatua
  3. (Gaztelaniaz)Lacaton, Anne, eta Jean-Philippe Vassal.- Actitud. Barcelona: Gustavo Gili, 2017. 7orr
  4. (Gaztelaniaz)Zabalbeascoa, Anatxu .- Anne Lacaton, la arquitecta hetorodoxa.- El País Semanal, 2017ko maiatzaren 29a[2]
  5. (Gaztelaniaz),(Ingelesez) Fundazioaren web orria [3]
  6. (Frantsesez)Sarituak Global Award for Sustainable Architecture
  7. Berria, 2021eko martxoak 17, 25 orr. Lacaton&Vassal-entzat Pritzker Saria, erakaldaketaren aldeko arkitektoentzat[4][Kontsulta data, 2021-3-21]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]