Anne Igartiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Igartiburu
Anne Igartiburu
Anne Igartiburu elorriar aurkezlea.
Datu pertsonalak
Izen osoa Anne Igartiburu Verdes
Jaio 1969ko otsailaren 16a (55 urte)
Euskal Herria Elorrio, Bizkaia
(Euskal Herria)

Anne Igartiburu Verdes (Elorrio, Bizkaia, 1969ko otsailaren 16a - ), telebista-aurkezle eta aktorea da.

Biografia

Elorrion jaio zen 1969ko otsailaren 16an. Merkatuteknia industriala ikasi zuen. Estatu Batuak, Frantzia eta Luxenburgon bizi izan da.

1993an hasi zen agertzen ATBn (Arrasate Telebista). Ondoren Euskal Telebistan lan egin zuen, eta gero, Telecincon. Gaur egun TVE 1n egiten du lan eta telebista-programa bat aurkezten du: bihotzeko prentsako programa bat.

Aktore bezala, hainbat paper egin ditu. Anton Reixaren El lápiz del carpintero filmean (2002), mojaren papera egin zuen. Jonathan Frakesen Star Trek: Insurrection (1998) filmean agerpen laburra egin zuen. Gainera, Luna negra (2004) telenobelan, Loreto pertsonaiarena egin zuen.

2006 urtean "Gala 50 años de TVE" saio berezia aurkeztu zuen Laura Valenzuela eta Paula Vázquezekin. Gainera urte askotan Gabon Zaharreko kanpaikadak edo kanpai-hotsak eman ditu Madriletik.

Gaur egun astelehenetik ostiralera +Gente saioan dabil arratsaldero TVE1 katean.

Bizitza pertsonala

2004ko irailean, Anne Igartiburu euskal telebista-aurkezlearekin ezkondu zen. Baina 2005eko abenduan, bereizi ziren.

2016an bere senarra den Pablo Heras-Casadorekin bere lehen seme biologikoa jaio zen, Pablo izenekoa. Mutil honetaz gainera, adoptatutako bi [[alaba ditu: batek jatorri Indiarra du, Noa hamabost urtetakoa, bestea Vietnameko jatorria du, lau urte ditu eta Carmen deitzen da. Horretaz gainera hogei urte dituen Asiar jatorriko neska bat dago beraiekin bizitzen, Annek hirugarren alabatzat duena. .</ref>

Telebista programak

Filmagintza

Filmak

Anne Igartiburu: Donostiako Zinemaldian

Telebista

Kanpaikadak

Gabon Zaharreko kanpaikadak edo kanpai-hotsak Madrilgo Puerta del Sol plazatik:

Sariak eta sari-proposamenak

Saria Urtea Kategoria Emaitza
Antena de Oro 2005 Telebista Saritua
Premio ATV 2005 Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena Sari-proposatua
TP de Oro 2005 Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena Sari-proposatua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anne Igartiburu Aldatu lotura Wikidatan