Anne Stevenson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anne Stevenson estatubatuar poeta da (Ingalaterra, 1933). Bere lehenengo lanak Estatu Batuetako puritanismoaren desintegrazioaren erantzun gisa idatzi zituen: Correspondences: A Family History in Letters (1974), familiartekoen gutunetan oinarritutako poema-saila. Sylvia Plathekin batera, emakumeen poesia moderno benetako bat sortzeko mugimenduan parte hartu zuen, baina, Plathen indarra eta irudimena alde batera utzita, herri-jakinduriaren azalpenetan, suhartasunean eta oharpen zehatzetan jarri zuen batez ere arreta. Bere obran badago halako dimentsio umorezko bat. Irakasle gisa lan egin du Ingalaterran eta Estatu Batuetan. 1989an, Sylvia Plathen biografia idatzi zuen: Bitter Fame: A Life of Sylvia Plath. Beste lan batzuk: Sonnets for Five Seasons (1979), Green Mountain, Black Mountain (1982), Black Grate Poems (1984), The Other House (1990), Four and a Half Dancing Men (1993), Five Looks at Elizabeth Bishop (1998), Granny Scarecrow (2000), A Report from the Border (2003), A Lament For The Makers (2006), Stone Milk (2007).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Anne Stevenson


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]