Anni-Kristiina Juuso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anni-Kristiina Juuso
Bizitza
JaiotzaIvalo1979ko maiatzaren 4a (44 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
HeziketaLappiko Unibertsitatea 2014)
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, kazetaria eta legelaria
Jasotako sariak
IMDB: nm1126326 Edit the value on Wikidata

Anni-Kristiina Juuso edo Ánne Risten Juuso (ipar samieraz; Ivalo, Inari, 1979ko maiatzaren 4a - ) aktore eta kazetari samia da. Batik bat, aktore lanagatik da ezaguna; izan ere, 2002an kaleratu zen Kukushka eta 2008ko Kautokeino-opprøret filmetako antzezlanengatik hainbat sari irabazi ditu. Film hauetan rol garrantzitsuak izan ditu, Juuso bi filmetako emakumezko protagonista izan baita. Gainera, bietan sami pertsonaiak antzeztu behar izan ditu [1][2].

Anni-Kristiina Juusok antzezlan trebakuntzak jaso zituen Helsinkiko Kallio Institutuan 1998 eta 1999 urte bitartean. Ondoren, Lahtiko Folk Institutura joan zen Antzerkia ikastera eta bertan, Marietta Tevajärvi aktorearen zuzendaritzapean izan zen.

Gaur egun, Yle Sami Irratian dihardu lanean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Saria
2002 Kukushka Anni Emakumezko aktore onenaren Aries saria (2002)
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko izurdea (2003)
Emakumezko aktore onenaren Nika saria (2003)
Errusiar Federakundearen estatu saria (2004)
2008 Kautokeino-opprøret Elen Skum Emakumezko aktore onenaren Amanda saria (2008)
Sitoutumisen alkeet (Telebista) Mirka

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. imdb.com Anni-Kristiina Juuso. 2014.03.19
  2. Suomalaisnäyttelijä Anni-Kristiina Juuso palkittiin Norjassa Iltalehti.fi. 2008.08.18

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anni-Kristiina Juuso