Anoeta estadioa

Koordenatuak: 43°18′4″N 1°58′25″W / 43.30111°N 1.97361°W / 43.30111; -1.97361
Wikipedia, Entziklopedia askea
AssarBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:36, 18 abuztua 2016
Artikulu hau Donostiako estadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».
Anoetako estadioa
[[Fitxategi:
Anoetako estadioa
Anoetako estadioa
|285px]]
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′05″N 1°58′25″W / 43.3014°N 1.9736°W / 43.3014; -1.9736
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Inaugurazioa1993ko uztailaren 29a
JabeaDonostiako Udala
KudeatzaileaDonostiako Udala Donostiako Udala
Kirolahamabosteko errugbia
atletismoa
futbola
ErabiltzaileaReal Sociedad
Edukiera39.313
Kontaktua
HelbideaAnoeta Pasalekua 1, E-20014 San Sebastián
Webgune ofiziala

Anoeta estadioa Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen estadio bat da. Bertan Real Sociedad talde donostiarrak jokatzen du, aldiz zelaiaren jabegoa Donostiako Udalarena da. Amara Berri auzoko Anoetako kirolguneaan dago, Anoetako dorrea, Anoetako geltokia, Josean Gasca pabiloia, Txuri Urdin izotz jauregia eta Anoeta miniestadioaren artean.

2005az geroztik, Biarritz Olympique euskal errugbi taldeak Europako Errugbi Kopa edo Heineken Kopako etxeko partiduak ere bertan jokatzen ditu, 2009tik aurrera Aviron Bayonnais euskal errugbi taldeak ere bertan pare bat partidu jokatu ditu. 2006ko Beteranoen Atletismoko Mundialak ere bertan ospatu ziren.

Anoetako estadioak 1913an inauguratutako Atotxa zelaia ordeztu zuen.

Kokapena

Anoeta estadioa Donostiako Amara Berri auzoko Anoeta Pasealekuaren 1. zenbakian dago, Anoetako kirolgunean, bere postakutxa zenbakia 20014 delarik.

Historia

Estadioa eraikitzeko lanak 1990ean hasi ziren, 47 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 1993ko uztailaren 29an inaugurazioa egin zen, Atletismoko Europako Junior Txapelketa egiteko. Orduan, estadioak 29.000 lagunentzako lekua zuen.

Halere, inaugurazio ofiziala 1993ko abuztuaren 13an egin zuten, "Kaixo Anoeta" izeneko ekitaldipean.

Bertan, beste zenbait ekintza batzuez gain, Real Sociedad eta Real Madrilen arteko lagunarteko lehia bat ere jokatu zen, 2-2 emaitzarekin amaitu zelarik.

Ordutik, norgehiagoka ugari jokatu dira bertan, besteak beste, UEFA txapelketa eta Txapeldunen Ligakoak.

1998an iparreko eta hegoko hondoak handitzeari ekin zitzaion eta, tarteko oin bat eraikiz, edukiera 32.076 eserlekukoa izatera igaro zen.

2016ko udaldera estadioaren erabateko eraldatze eta zaharberritze lanei ekitea aurreikusia dago.


Anoeta estadioaren ikuspegi panoramikoa, 2015eko ekainaren 21ean Gure Esku Dagoren ekitaldi batean zehar.

Ezaugarriak

32.000 pertsonentzako eserlekuak ditu, guztiak teilatupean. Zelaiak 70 metro neurtzen ditu zabalean eta 105 metro luzetara, eta horrez gain, atletismoko pista bat ere badu.

Ohorezko palkoa

Anoeta estadioa eta Amara Berri auzoaren aireko ikuspegia.

Anoetako ohorezko palkoa 120 pertsonentzako gaitasuna duen palko zabal eta moderno bat da. Partiduak jokatu ohi diren egunetan erakunde ezberdinen arteko harreman gunea izan ohi da. Bertan Gipuzkoako futbola, politika, ekonomia nahiz kultura mailako pertsonaiak bildu ohi dira.

Eremu honetan jendaurreko ekitaldiak ere ospatzen dira, adibidez 50 urte baino gehiago daramatzaten bazkideei eginiriko klubaren urrezko dominaren eskeintza, denboraldiko taldearen poster ofizialaren aurkezpena edota pertsonaia nabarmenen jendaurreko harrerak, etab.

Aldagelak

Anoetako estadioko aldagelek beste estadio askoetakoek ez bezala ezaugarri garrantzitsu bat dute: etxeko nahiz kanpoko taldeen aldagelak berdin-berdinak direla. Orokorrean estadio gehientsuenetan hau ez da horrela izaten. Aldagela hauetako ezaugarri nagusia handiak eta erosoak izatean datza. Jazteko eremu handia, masaia gune ezberdindua, baita garbigela ezberdindua ere, eta azkenik dutxa erosoak. Beroketa gune handi bat ere badago. Gusti honen ondorioz, Espainiako Lehen Mailako futbolarien artean burututako inkesta baten ondorioz Anoeta estadioko aldagelak futbol maila horretako onenak zirelako emaitza atera zen.[1]

Aldagela, inongo ezbairik gabe, estadioko gune mugatu edo itxienetakoa da. Partidu egunetan taldetik at dagoen inor ezin da haietarara sartu.

Finantzaketa

Biarritz Olympique Euskal Herriko errugbi taldearen partidua. 2010eko apirilaren 10a.
Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldearen partidua hasi aurreko kanpoaldeko giroa. 2011ko martxoaren 5a.

Eraikuntzaren finantzazioa Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errealarena izan zen, eta "Anoetako Kiroldegia" izeneko elkarte pribatuak kudeatzen du.

Errugbi partiduak

Bestalde, Anoetako estadioa maiz Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeen partiduen jokolekua ere izan da.

Biarritz Olympique etxeko talde gisa

Aviron Bayonnais etxeko talde gisa

Kiroletik kanpoko ekitaldiak

Anoeta estadioaren kanpoko ikurrak.

Noizbehinka musika kontzertu zein ekitaldi erraldoien lekuko ere izan da.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp?menu=040104 Horri guztiari esker, orain dela urte batzuk Lehen Mailako jokalari guztien artean egindako galdeketa batean, Anoetako aldagelak hautatu zituzten Lehen Mailako aldagela hoberen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anoeta estadioa Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page