Anoeta miniestadioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
AssarBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:36, 18 abuztua 2016
Artikulu hau miniestadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anoeta».
Anoeta Miniestadioa
[[Fitxategi:|285px]]
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Historia eta erabilera
Irekiera1993
JabeaDonostia
Edukiera1.500

Anoetako Miniestadioa bere aldamenean dagoen Anoetako estadioarekin batera Anoetako kirolgunea osatzen du eta Gipuzkoako Donostia hirian dago.

Kanpoko atletismo pista (400 m, 8 kale) eta tartaneko berotzeko pista (500 m) lehiaketa eta entrenamenduentzako erabili ohi da. Erdiko zelaia (belar naturalezkoa) aldika futbol nahiz errugbi partidak jokatzeko erabiltzen da, azken kirol horretan hiriko Bera Bera Rugby Taldea eta Basque Korsarioak taldeen egoitza delarik.

Gainera estadioak 1.500 ikusle edukitzeko gai den armaila du. Armailen azpian aldagelak, balio anitzeko bi gela eta muskulazio aretoa (80 m²) daude.

Iruditegia

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa