Atano III.a pilotalekua

Wikipedia(e)tik
Anoeta pilotalekua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau pilotalekuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Anoeta.

Koordenatuak: 43°18′3″N 01°58′32″W / 43.30083°N 1.97556°W / 43.30083; -1.97556

Atano III.a pilotalekua
Atanopilotalekua.jpg
Datuak
Kokapena Anoeta pasealekua 6. Donostia
 Gipuzkoa
Inaugurazioa 1963
Mota Pilotaleku laburra
Edukiera 1.856[1] ikusle
Neurriak 35x10 m[1]
Jabea Donostiako Udala

Atano III.a edo Anoeta pilotalekua Donostiako udal pilotaleku laburra da, Anoetako estadioaren ondoan kokatutakoa. 1963ko uztailaren 17an zabaldu zen, Anoeta pilotalekua izenarekin. 1995ean eraberritu ostean, Atano III.a izena ipini zitzaion, Mariano Juaristi txapeldun handiaren omenez[1].

Pilotaleku honek lotura handia izan du pilota txapelketetako finalekin. Denetara, buruz buruko 39 final eta binakako 23 jokatu dira bertan[2].

Erreferentziak[aldatu]

  1. a b c Atano III.a pilotalekua Asegarce.com
  2. I. MAGRO: Atanoko azken finala? Berria.info

Kanpo loturak[aldatu]