Antonio Elortza belodromoa
Wikipedia(e)tik
(«Anoetako belodromoa» orritik birbideratua)
- Artikulu hau belodromoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Anoeta.
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Herria | Donostia | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 43°17′55.59″N 1°58′20.15″W / 43.2987750°N 1.9722639°WKoordenatuak: 43°17′55.59″N 1°58′20.15″W / 43.2987750°N 1.9722639°W | |||
| Garaia | 1965 | |||
| Helbidea | Anoetako kirolgunea, Amara auzoa | |||
Antonio Elortza belodromoa Gipuzkoako Donostia hiriburuko Amara auzoan dagoen belodromo bat da. Hain zuzen ere, Anoetako estadioa eta Anoetako miniestadioarekin batera, Anoetako kirolgunea izeneko eremuan kokatzen da. Eraikinak 5.500 ikusleentzako gaitasuna du.
Antonio Elortza Muxika (1911 - 1976) legazpiarraren omenez jarri zioten izena, kirolen —bereziki txirrindularitzaren— sustatzailea izan baitzen, bai eta Gipuzkoako, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat kirol erakundetako kidea ere.
Ekitaldiak[aldatu]
Bertan teilatupeko atletismo nahiz motocross lehiaketak, nahiz ikuskizun eta musika emanaldiak ere ospatu ohi dira. Orain gutxi arte Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Euskadiko Sei Orduak ere hementxe ospatu ohi ziren-