Anoeta miniestadioa
Wikipedia(e)tik
(Anoetako miniestadioatik berbideratua)
- Artikulu hau miniestadioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Anoeta.
| Anoeta miniestadioaren ikuspegia. | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | Amara auzoa, Donostia |
| Inaugurazioa | 1913ko abuztuaren 21a |
| Mota | belarra |
| Edukiera | 1.500 ikusle |
| Neurriak | 110 x 50 |
| Jabea | Donostiako Udala |
| Etxeko taldea | Bera Bera Rugby Taldea Basque Korsarioak |
Anoetako Miniestadioa bere aldamenean dagoen Anoetako estadioarekin batera Anoetako kirolgunea osatzen du eta Gipuzkoako Donostia hirian kokatzen da.
Kanpoko atletismo pista (400 m, 8 kale) eta tartaneko berotzeko pista (500 m) lehiaketa eta entrenamenduentzako erabili ohi da. Erdiko zelaia (belar naturalezkoa) aldika futbol nahiz errugbi partidak jokatzeko erabiltzen da, azken kirol horretan hiriko Bera Bera Rugby Taldea eta Basque Korsarioak taldeen egoitza delarik.
Gainera estadioak 1.500 ikusle edukitzeko gai den armaila du. Armailen azpian aldagelak, balio anitzeko bi gela eta muskulazio aretoa (80 m²) daude.