Anorexia urduri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen
40 eguneko baraualdi osteko eragina. 40 eguneko baraualdi osteko eragina.
40 eguneko baraualdi osteko eragina.

Anorexia urduria gaixoak janariari uko egin eta gorputzaren autopertzepzioaren distortsioagatik gizentzearen beldur obsesiboa izatea dakarren jate nahaste bat da. Normalean nerabezaroan agertzen da, (14-18 urterekin) baina geroago ere agertu ahal da (20-40 urterekin). Emakumeek gizonek baino gehiagotan pairatzen dute. Egoera honek berezko elikagaien ezak eragiten du eta honen ondorioz gorputzaren ahultasuna. Kasurik larrietan desnutrizioa, ahitzea eta amenorrea garatzen dira. Bere jatorriak aitzinakoak dira eta Erdi Aroan kasuren bat dokumentatu zen. Garapenean desoreka psikologikoek eta neuroendokrino arazoek eragiten dute. Tratamenduak ikerketan dabiltza, eta gaur egungo tratamendu farmakologikoek onura eskasak dakartzate. Nabarmendu behar da anorexia urduria gaixotasuna dela, eta anorexia, berriz, jangurarik ezaren sintoma. Sintoma hau hainbat egoeretan agertu ahal da, esaterako sukarrarekin, gaixotasun orokorretan eta gaixotasun digestiboetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Anorexia Deunari buruz hitz egiten zen, aro horretan eta erlijio arrazoiengatik gorputza oinazetzen zuten helburu espiritualak lortzeko. Kristorekin ezkontzeko, deunek, Sienako Catalina Deunak edo Angela de Folignok, esate baterako, janariari uko egiten zioten.

1550 urtean, Simon Porta genorar medikuak anorexia urduriaren ezaugarri klinikoak ikasi eta adierazi zituen. Richard Morton mediku britainiarrak bi gaixori buruzko txosten bat argitaratu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jateko ohiturekiko, anorexia urduria daukaten pertsonek ahorakina gutxiagotzen dute eta argaltzeko laguntzen duten jakiak aukeratzen dituzte.
  • Nahaste hau pairatzen duten pertsonen jokaera oso aldakorra da, pertsonaren arabera eta gaixotasunaren fasearen arabera. Hasieran, gezurrak esaten diete familiari eta bere inguruko pertsonei jatea saihesteko. Beste eri batzuek ariketa fisiko gehiago egiten dute edo oka eragiten dute. Batzuek diuretikoak edo laxanteak ere hartzen dituzte.
  • Anorexia urduria daukatenek, inportantzia gehiegi eman diote gorputzaren itxurari. Beren gorputzaren autopertzepzioa distortsionatuta dago eta ikusten dute bere gorputza lodiagoa, horregatik, beti saiatzen dira argaltzen. Horretaz aparte, beste sintoma batzuk pairatu ahal dute: depresioa, antsietatea, pentsamendu irrazionalak edo bere burua zauritzeko ohiturak.
  • Gaixotasuna pairatzen duten pertsonek autoestimu txikia izaten dute, itxuraz perfekzionistak diren arren.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herrialde garatuetako prebalentzia emakumeen artean %0,3-%1 eta bakarrik %0,1 gizonen artean.
  • Batez ere 14-19 urte arteko nerabeek jasaten dute. Talde honetan gaixo guztien %40ak daude.
  • Gutxi gorabehera %90a emakumeak dira.
  • Batik bat, goi-mailako klaseengan du eragina.
  • Publizitateak eta hedabideak gizartean zabalduriko eredu fisikoek eragin handia dute gaixotasunaren prebalentzian.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma gehienak agertzen dira ez jateagatik, eta makronutrienteak, bitaminak eta mineralak falta dira.

Sintoma fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisu jaitsiera.
  • Nekea.
  • Ahultasuna.
  • Zorabioak.
  • Azal lehorra.
  • Zurbiltasuna.
  • Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna (osteoporosia sortu dezake) eta beste zenbait substantzien urritasuna( k, Mg...).
  • Ile hauskorra edo honen erorketa.
  • Zorabioa eta buruko mina.
  • Deshidratazioa.
  • Nesken kasuan Hilerokoaren irregulartasun edo galera.
  • Hipotermia (esku eta oin hotzak).
  • Insomnioa.
  • Hortzetako alterazioak.
  • Idorreria.
  • Bihotzekoa (kasu oso larrietan).

Sintoma psikologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz.
  • Urduri egoten dira jatorduetan.
  • Bakardadean jatea bilatzen dute.
  • Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira.
  • Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.
  • Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete.
  • Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte.
  • Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitatea gehitzea.
  • Ariketa fisikoaren areagotzea.
  • Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz.
  • Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; familia, lagun eta kideekiko.
  • Ikasketekiko gehiegizko arreta.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotza ekar dezake.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anorexia urduri Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: anorexia .