Ansar Dine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ansar Dine (batzuetan Ançar Dine, Ançar Deen edo Asar ad-Din, arabieraz "Fedearen defendatzaileak") Iyad Ag Ghalyk zuzenduriko talde armatu islamista bat da. Ag Ghaly, 1990eko hamarkadako Tuareg matxinadaren ordezkari nagusietako bat da. Bere aurkariek diote Al-Kaida Magreb Islamiarrean (AQMI) taldearekin harremana duela, baita beste talde Islamista batzuekin ere. Talde horietako baten burua bere lehengusua den Hamada Ag Hamak gidatzen du. Ansar Dineren helburua Malin Sharia ezartzea da. Bere lehen ekintza 2012ko martxoan egin zuten.

MNLAk 2012an Malin emandako estatu-kolpea Azawaden independentzia aldarrikatzeko erabili zuen bezala Ansar Dinek ere lurralde honetako hainbat hiri kontrolpean zituela aldarrikatu zuen, Timbuktun, adibidez, Sharia Legea ezarriz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ansar Dine Aldatu lotura Wikidatan