Anscomberen laukote

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Anscombe-ren laukotea osatzen duten lau datu multzoen sakabanatze diagramak

Anscomberen laukotea ezaugarri estatistiko berdinak dituzten lau datu multzo dira, baina grafikoki aztertu ondoren, argi eta garbi erakusten dutenak datu multzo ezberdinak direla. Francis Anscombe estatistikariak asmatu zituen 1973garren urtean, datuak aztertu aurretik datu diagramak eratzeko beharra erakutsi eta azterketa kuantitatiboaren mugak agerian uzteko. Halaber, muturreko datuen eraginaz ere ohartarazi nahi zuen.








Lau datu multzoen azterketa estatistikoaz emaitza hauek lortzen dira, berdinak lau datu multzoetarako, harrigarria bada ere, datu multzoak ezberdinak baitira:

Neurria Balioa
x aldagaien batez bestekoa 9.0
x aldagaien bariantza 10.0
y aldagaien batez bestekoa 7.5
y aldagaien bariantza 3.75
Korrelazioa x eta y artean 0.816
Erregresio zuzena y=3 + 0.5 x


Lau datu multzoak ondoren zehazten dira:

Anscombe-ren Laukotea
I II III IV
x y x y x y x y
10.0 8.04 10.0 9.14 10.0 7.46 8.0 6.58
8.0 6.95 8.0 8.14 8.0 6.77 8.0 5.76
13.0 7.58 13.0 8.74 13.0 12.74 8.0 7.71
9.0 8.81 9.0 8.77 9.0 7.11 8.0 8.84
11.0 8.33 11.0 9.26 11.0 7.81 8.0 8.47
14.0 9.96 14.0 8.10 14.0 8.84 8.0 7.04
6.0 7.24 6.0 6.13 6.0 6.08 8.0 5.25
4.0 4.26 4.0 3.10 4.0 5.39 19.0 12.50
12.0 10.84 12.0 9.13 12.0 8.15 8.0 5.56
7.0 4.82 7.0 7.26 7.0 6.42 8.0 7.91
5.0 5.68 5.0 4.74 5.0 5.73 8.0 6.89