Anselme Payen
Wikipedia(e)tik
Anselme Payen (Paris, Frantzia, 1795 - 1871) kimikaria izan zen. Vauquelin, Chevreul eta Thenardekin egin zituen kimika-ikasketak. 1835ean, Parisko École Centrale des Arts et Manufactures ikastetxeko irakasle bihurtu zen. Landare-zelulen oinarrizko osagaia den zelulosa aurkitu zuen. Bestalde, pektina eta dextrina aurkitu zituen, eta azterketak egin zituen betunaren eta almidoiaren inguruan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
