Anselmo Fuerte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anselmo Fuerte Abelenda (Madril, 1962ko urtarrilak 27) txirrindulari espainiar bat izan zen, profesionala 1985 eta 1990eko hamarkadaren hasiera artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo El Batán auzoan hazi zen eta bizikleta fabrikazioko enpresa batean lan egin zuen. Profesional bezala 1984an Madrilgo Itzulia irabazi ondoren debutatu zuen. Eskalatzaile ona izan zen, baina erlojupekoan asko galtzen zuen, bere palmaresa handitzea eragotzi ziona.

Lortu zituen emaitzari hoberenak 1988ko Espainiako Itzulian eta 1990eko Espainiako Itzulian lortutako 3. postuak izan ziren. Espainiako Vueltan, gainera, 1987an 7. eta 1986an 9. ere izan zen.

Frantziako Tourrean lortu zuen emaitzarik hoberena 1987an izan zen, 8. amaituz. 1987 eta 1989ko edizioetan, bigarren ere izan zen mendiko etapa batzuetan.

1991n Anselmo Fuerte faboritoa zen Espainiako Vuelta irabazteko, baina bere taldekidea zen Melcior Mauri, maillot horia lehen etapan lortu zuena, izan zen edizio hartako garailea.

Txirrindularitza profesionaletik erretiratu ondoren, Fuerte txirrindularitza komentarista izan da SER irrati katearentzat eta "Asociación Deporte y Vida" elkartearekin lan egin du. Erretiratu eta hiru urtera kirol zuzendari titulua lortu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986

1987

1988

1990

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zor
  • BH
  • Kelme