Ansioko geltokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°17′22″N 2°59′13″W / 43.289581°N 2.987025°W / 43.289581; -2.987025

Ansio
Ansio geltokia bec.jpg

Ansioko geltokia eta Bilbao Exhibition Centre azoka
Kokapena
Udalerria Barakaldo,  Bizkaia
Ansioko geltokia non dagoen adierazten duen Ezkerraldea-ko/-go/-eko mapa
Geltokiaren datuak
Gunea B.2 gunea
Irekiera 2002
Zerbitzuak Geltoki irisgarria Igogailua Disuasio-aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Pertsonadun leihatila Bezeroei arreta egiteko bulegoa
Zerbitzuak
Metroa L2 (Basauri - Santurtzi)
Bizkaibus A3139, A3142
Kbus Lasesarre - Lutxana

Ansio Bilboko metroaren 2. Lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Arteagabeitia barrutian kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta B.2 tarifa-gunean dago.

Bilbao Exhibition Centreren (BEC) ondoan kokatuta, azoka, kontzertu, ekitaldi eta partidak daudenean jendez betetzen da, bestela ez da oso erabilia. Geltokian Metro Bilbaoren bezeroari arreta egiteko bulegoa dago.

Jatorria/Helmuga < Linea > Jatorria/Helmuga
Santurtzi Barakaldo Mb2icono.png Gurutzeta/Cruces Basauri

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Barakaldoko Ansio zabalgunean dago, lehen Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren fabrika bat kokatzen zen toki berean. Gaur egun Bilbao Exhibition Centre azoka, plaza bat, eta erabiltzen ez den autobus eta taxi geltokia dago.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren eskailerak

Geltokiak Sarrikoko geltokiaren antzeko itxura du. Lurrazpiko geltokia bada ere, sabaian duen kristalezko markesina bati esker, barnealdetik kanpoaldea ikus daiteke, eta argi naturala geltokiko nasetara heltzen da. Geltokiaren barruan galeria komertziala egiteko proposamena egin zen, eta nahiz eta lokalak eraiki ziren, proposamenak ez du inoiz aurrera egin. Aldiz, Peñotako eta Indautxuko geltokietan komertzio guneak gauzatu dira, eta Ansioko gune komertzialaren ordez Ansio gunea deritzon erabilera anitzeko espazioa sortu du Metro Bilbaok. Lokalak 580 metro koadroko azalera dauka eta aurkezpenak, ekitaldiak eta abar egiteko prestatuta dago.

Kanpoaldetik, estaldura hegan ari den kalatxori baten hegoetan oinarriturik dago. Geltokiak enparantza bat sortzen du, non autobus eta taxi geralekuak dauden.

Disuasio-aparkalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BEC sozietateak Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin hitzarmena du Bilboko metroko erabiltzaileek Bilbao Exhibition Centreko aparkalekua disuasio-aparkaleku modura erabili ahal izateko. Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aiga escalator down inv.svg Ansio kalea (BEC irteera)
  • Aiga parking inv.svg BEC
  • Aiga elevator inv.svg Geltokiaren barnekaldean (BEC irteera)

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

Linea Jatorria Hurrengo geldialdiak Norakoa
Kbus - Ansio
Lasesarre - Lutxana Lasesarre kiroldegia Retuerto - San Ignazio - Anaitasuna - La Paz 27 - La Paz 14 - Gurutzetako Ospitalea - Cirilo Sagastagoitia - Orconera (Andikollano) Lutxana
Kbus - Ansio
Lutxana - Lasesarre Andikollano 2 Resurrección María de Azkue 12 - Resurrección María de Azkue 34 - Zuhatzu - Zuloko - Gernikako Arbola 73 - San Vicente - San Eloy - Santa Teresa Lasesarre kiroldegia
Bizkaibus - Ansio
A3139 Barakaldo Errekatxo Barakaldo La Florida 7 - Bide Onera (Foruak) Barakaldo Murrieta (geltokia)
A3142 Barakaldo Max Center (N-634) Barakaldo Resurrección María de Azkue 12 - Resurrección María de Azkue 34 - Zuhatzu (Arteagabeitia 41) - Arteagabeitia 29 - Arteagabeitia 7 - San Vicente (Gernikako Arbola) - Gernikako Arbola (epaitegiak) - Herriko Plaza - Murrieta (geltokia) - Lasesarre - Sestao Urbinaga (La Naval) - Rivas - Los Baños - Iberia - Txabarri 34 - Txabarri (gasolindegia) - Portugalete Azeta - Begiratokia - General Castaños 2 (Kristo) - Abaro - San Juan de Dios Ospitalea - Santurtzi Murrieta - Parkea Santurtzi Las Viñas

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa