Anso ibarra
Anso ibarra[1][2] (aragoieraz: Val d'Ansó; gaztelaniaz: Valle de Ansó) Erdialdeko Piriniotako harana da, Huescako probintziaren ipar-mendebaldean kokaturik, Euskal Herriarekin eta Bearnorekin mugan.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Bearno, hegoaldean Canal de Berdún eta Salbaterra Ezka, mendebaldean Erronkariko ibarra (Nafarroa) eta ekialdean Hechoko ibarra.
[aldatu] Udalerriak
Ansó berak eta Fagok osatzen dute ibarra.
[aldatu] Inguru naturala
Erdialdeko Pirinioetan kokatua dago ibarra, eta ingurune menditsu honetan Petretxema (2.366 m), Ginebral de Gamueta (2.329 m) eta Atxerito (2.378 m) izeneko tontorrak ditugu, bai eta Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m), Txamantxoia (1.945) eta Ezkaurre (2.050) mugakideak ere, besteak beste.
[aldatu] Aragoiera
Ibarrean mendebaldeko aragoieraren aldaera den ansotano dialektoaz mintzatzen da oraindik, hiztun gutxi gelditzen badira ere.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Exonimia. Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=207&lang=eu&nonkodea=8.4.01.01.01&view=exonimia. Noiz kontsultatua: 2010-10-12
- ↑ Kontuan izan euskarazko testu berezi, historia lan edo eleberrietan Berari ere erabili daitekeela Ansóz aritzeko: Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Anso ibarraren webgunea