António Nobre
Wikipedia(e)tik
António Pereira Nobre (Porto, Portugal, 1867ko abuztuaren 16a - Porto, 1900eko martxoaren 18a) portugaldar olerkaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Coimbran eta Parisko Sorbonan egin zituen ikasketak. Denbora luzean bizi izan zen Parisen. Portugalgo sinbolismoak izan duen idazle nagusia da. Haren eragina nabarmena izan zen neoerromantizismoan.
Obra nagusiak: Primeiros versos, Só (1892) eta Despedidas (1902an argitaratua, Nobre hil ondoren).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
