António de Spínola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
António de Spínola
António de Spínola

Coat of arms of Portugal.svg
Portugalgo 14. presidentea
1974ko maiatzak 15 – 1974ko irailak 30
Aurrekoa Américo Tomás
Ondorengoa Francisco da Costa Gomes

Jaiotza 1910eko apirilak 11
Estremoz,  Portugal
Heriotza 1996ko abuztuak 13
Lisboa,  Portugal
Ezkontidea Maria Helena Monteiro de Barros
Lanbidea Militarra

António Sebastião Ribeiro de Spínola (Santo André, Estremoz, 1910eko apirilak 11 - Lisboa, 1996ko abuztuak 13) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo Errepublikako 14. presidentea izan zen, Krabelinen Iraultzaren osteko lehenbizikoa.

Biogafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalduneriako alferez gisa bukatu zituen militar ikasketak, eta Guardia Nazional Errepublikanoan (GNR) eta Azore uharteetan zerbitzatu zuen. 1961etik 1963ra bitartean, Angolan izan zen. Handik itzultzean Zalduneriako zuzendari izendatu zuten, eta GNRko komandanteorde. 1968an Ginea Portugaldarreko (Ginea Bissau, gaur egun) gobernadore eta komandante nagusi izendatu zuten.

1973an itzuli zen Portugalera, eta gudarosteko Estatu Nagusiko buruorde izendatu zuten (1974). Hala ere, berehala kendu zuten kargutik, Portugal e o Futuro liburuan Portugalgo kolonientzat irtenbide politikoa aldarrikatzeagatik. Handik gutxira, 1974ko apirilaren 25ean, Krabelinen Iraultza deituan, Kapitainen Mugimendu deituak Marcelo Caetanoren gobernua erorarazi zuen. Gudarosteen Mugimenduak hartu zuen aginpidea, eta Nazioaren Salbaziorako Batzorde bat eratu zuen, Spínolaren lehendakaritzapean. Batzordeak Spínola bera izendatu zuen Portugalgo Errepublikaren lehen lehendakari.

Aginpidean izan zen lau hilabeteetan, Gudarosteen Mugimenduaren babesa izan zuen, baina gainerako guztiak aurka izan zituen, botere guztia biltzen saiatu zelako. Uztailaren 27an koloniak burujabe izateko eskubidea ezagutu zuen. Portugalen COPCON (Kontinenteko Operazio Komandoa) sortu zen, Otelo Saraiva de Carvalho jeneralaren zuzendaritzapean, Gudarosteen Mugimendua defendatzeko, baina baita herri-mugimenduak defendatzeko ere, ezkerreko sektoreen gorakadaren seinale. Vasco Gonçalves, komunista, lehen ministro izendatu zutenean, bere karguaren dimisioa eman zuen.

Aginpidea indarrez hartzen ahalegindu zen, baina huts egin zuen, eta Espainiara erbesteratu zen lehenbizi, eta Brasila gero. Han, Portugalen Askapenerako Mugimendu Demokratikoa sortu zuen. Urte hartako azaroan Portugalera itzuli ahal izan zen, eta gudarosteko erreserban gelditu zen. 1981ean mariskal izendatu zuten. Gai politiko-militarreko zenbait liburu idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]