Antônio Carlos Jobim
Antônio Carlos Brasileiro de Almeida Jobim, ezagunagoa Antonio Carlos Jobim edo Tom Jobim gisa (Tijuca, Rio de Janeiro, Brasil, 1927 - New York, AEB, 1994), brasildar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.
Garota de Ipanema da bere kanturik ezagunena, Vinicius de Moraesekin eta Joao Gilbertorekin batera egina. Brasilgo musika herrikoiaren bultzatzaileetako bat izan zen, bai bere herrian bai kanpoan, "Bossa Nova" delakoarena bereziki.
[aldatu] Biografia
1956an ezagutu zuen Vinicius de Moraes, zenbait poemarentzako musika idazteko enkargua egin zionean, eta bien elkarlanak urte askoz iraun zuen. 1957an Canneseko zinema jaialdian saritua izan zen Orfeu negro filmarentzat egin zuen A Felicidade abestiak arrakasta handia izan zuen munduan zehar.
Brasilgo artista handienekin aritu zen elkarlanean, besteak beste, Aloisio de Oliveirarekin, Luis Bonfarekin, Marino Pintorekin, Chico Buarquerekin, Ray Gilbertekin eta Robert Mazoierrekin.
"Bossa Nova"k arrakasta handia izan zuen bere herriaren mugetatik kanpo, eta Jobim portugesez abesten zuen musikagilerik famatuenetakoa egin zen. Jazzeko musikagile ospetsuek, Stan Getzek edota Ella Fitzgeraldek, esate baterako, eta orkestra-zuzendari ezagunek, Nelson Reddlek, bere babesa eman zioten. Bere azken lanean (Antonio Brasileiro), izadiarekiko eta bere jaioterriaren hondamendi ekologikoarekiko kezka jaso zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.