Antagonista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau fikziozko pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antagonismo (argipena)».

Antagonista protagonistak edo heropiak aurre egin beharreko pertsonaia edo pertsonaia taldea da, batzuetan erakundea ere izaten dena. Gatazka bat egon dadin behar den indarra irudikatzen du. Heroiak bilau bati aurre egin behar dion istorioen ohiko estiloan, biak ala biak definitu daitezke bestearen protagonista edo antagonista bezala. Baina, kasuren batzuetan, istorioen sortzaileek, egoera konplexu ezberdinak sortu dituzte. Kasuren batzuetan, istorioa, bilauaren ikuspegitik kontatzen da, eta, kasu horietan, heroia da protagonista, eta, aurka egiten diotenak, antagonistak dira. Protagonistaren aurkakoa da, gaiztoa.

Istorioek ez dute heroi edo maltzur bezala identifika daitezkeen pertsonairik izan behar. Horren ordez, antagonista, istorioaren protagonista nagusiaren aurka egiten duten pertsonaia, pertsonai taldea edo indar naturalak izango lirateke. Antagonista, ez da, derrigorrez, gizakia izan behar, ezta "gaiztoa" edo "ona" ere. Antagonistak, elementu psikologiko edo mistiko bat ere irudika dezake.