Ante Pavelić

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ante Pavelić (Bradina, Konjicetik hurbil, Austria-Hungaria —gaur egun Herzegovina, Bosnia-Herzegovina—, 1889 - Madril, Espainia, 1959) kroaziar buruzagi faxista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an, Zagreben abokatu-lanetan ari zela, Kroaziako Eskubideen Alderdian sartu zen. 1927tik 1929ra diputatu izan zen Jugoslaviako parlamentuan. 1929an, serbiar zentralismoaren aurka matxinatu zen, eta Italiako erbestetik Ustaša izeneko eskuin muturreko mugimendua antolatu zuen. Talde horretako kideek Jugoslaviako Alexandro erregea hil zuten Marseillan (1934). Ardatzeko armada Jugoslaviaz nagusitu zenean, 1941eko apirilean, Pavelić izendatu zuten Kroazia estatu independentearen buruzagi. Hala, Bosnia-Herzegovina osoa eta Dalmaziako zati bat hartzen zuen Kroaziak alemaniar babesleen politikarekin bat egin zuen, eta barnealdean serbiar ortodoxoen eta juduen aurkako politika zapaltzailea eraman zuen aurrera. 1945eko maiatzean, Alemania garaitua izanik, Pavelićek ihes egin behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ante Pavelić Aldatu lotura Wikidatan