Ante Pavelić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ante Pavelić

Poglavnik (en) Itzuli

1941eko apirilaren 10a - 1945eko maiatzaren 8a
Bizitza
JaiotzaBradina (en) Itzuli1889ko uztailaren 14a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
Kroaziako Estatu Independentea
 Jugoslaviako Erresuma
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
Frankoren diktadura
HeriotzaMadril1959ko abenduaren 28a (70 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law of the University of Zagreb (en) Itzuli
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta militarra
Jasotako sariak
Graduajeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Ustaxa
Croatian Pure Party of Rights (en) Itzuli

Find a Grave: 6954922 Edit the value on Wikidata

Ante Pavelić (Bradina, Konjicetik hurbil, Austria-Hungaria —gaur egun Herzegovina, Bosnia-Herzegovina—, 1889ko uztailaren 14a - Madril, Espainia, 1959ko abenduaren 28a) kroaziar buruzagi faxista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an, Zagreben abokatu-lanetan ari zela, Kroaziako Eskubideen Alderdian sartu zen. 1927tik 1929ra diputatu izan zen Jugoslaviako parlamentuan. 1929an, serbiar zentralismoaren aurka matxinatu zen, eta Italiako erbestetik Ustaša izeneko eskuin muturreko mugimendua antolatu zuen. Talde horretako kideek Jugoslaviako Alexandro erregea hil zuten Marseillan (1934). Ardatzeko armada Jugoslaviaz nagusitu zenean, 1941eko apirilean, Pavelić izendatu zuten Kroazia estatu independentearen buruzagi. Hala, Bosnia-Herzegovina osoa eta Dalmaziako zati bat hartzen zuen Kroaziak alemaniar babesleen politikarekin bat egin zuen, eta barnealdean serbiar ortodoxoen eta juduen aurkako politika zapaltzailea eraman zuen aurrera. 1945eko maiatzean, Alemania garaitua izanik, Pavelićek ihes egin behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ante Pavelić Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Kroazia
Artikulu hau Kroaziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.