Anthony Burgess

Wikipedia, Entziklopedia askea
Burgess

John Burgess Wilson (1917ko otsailaren 25a- 1993ko azaroaren 22a), Anthony Burgess idazteko erabiltzen zuen ezizenaz ezagunagoa, idazle, poeta, dramatzaile, konpositore, hizkuntzalari, itzultzaile eta literatura kritiko ingelesa izan zen.

Saiakerek eta eleberriek osatzen dute Burgessen lanaren zatirik handiena. Bertan umorea eta kulturaren eta politikaren ikuspegi ironikoa nabarmentzen dira; ingeles eleberrigintzaren arazo nagusiak nabarmendu ditu bere kontakizunetan. Kazetaritza- eta kritika-lanak ere egin ditu. Kritikaren alorrean aipagarria du Joyceri egindako sarrera bat, Here Comes Everybody (1965), baina eleberrigile gisa da ezaguna, batez ere. Burgessek Greeneren joerari jarraitu zion, baina idazle katolikoen sailean sar daitekeen arren, Burgessen kasuan askoz ere konplexuagoa eta liskartsuagoa izan zen idazlearen eta katolizismoaren arteko harremana. Izan ere, ez zen erlijio-praktikantea, eta oso eszeptiko agertu zen, pesimista eta ezkor.

Haren obra zerrenda luzearen barruan “Hazi txiroa" (The Waiting Seed), “Hartzentzako eztia" (Honey fot the Bears), “Esku bateko txaloa"(One Hand Clapping) eta “1985” lanak daude. The Timesek Burguess “The 50 greatest British writers since 1945”[1] zerrendan 17.postua eskaini zion. Hori gutxi balitz, musikazale amorratua zen, bere lehenengo pasioa izanik, literaturaren aurretik. Bi sinfonia, hainbat sonata eta kontzertu idatzi zituen konpositore moduan nolabaiteko ospea bereganatuz. Hizkuntzekiko gaitasuna (malayarra, errusiarra, frantsesa, alemana, espainiera, italiera eta japoniarraz mintzo zen, berezko ingelesaz aparte eta bazekien hebreera, txinatarra, suediera eta persiera apur bat), “Ulam” izeneko fikziozko historiaurreko hizkuntza asmatuan ageri da primeran islatua “Suaren bilaketan” (Quest of fire) (1981) pelikulan. Jeanne Moreau eta André Delvauxekin batera izan zen epaile 1975ko Canneseko festibalean.

Bizitza

Burgess 1917ko otsailaren 25ean jaio zen Harpurhey, Manchester kanpoaldeko aldiri batean, familia katoliko batean[2]. Txikitan Jaxk Wilson, Little Kack edota Johnny Eagle deitzen zioten[3]. Bere John Anthony Burgess Wilson deitzera pasa zen. Hala ere, bere Anthony Burgess ezizena Time for a Tiger bere argitaratutako lehen nobela kaleratu arte ez zuen erabili. Bere ama Elizabeth 30 urterekin etxean hil zen 1918ko azaroaren 19an, gripe espainolaren pandemia zela, bere ahizpa Muriel baino lau egun beranduago, gaixotasun bera heriotzaren kausa izanik[4]. Burguessek beti pentsatu izan zuen bere aitak, Joseph Wilsonek, nolabaiteko amorrua ziola bizirik atera zerako[5]. Burguess honako hau esatera heldu zen bere haurtzaro bakartiaz: “I was either distractedly persecuted or ignored. I was one despised ... Ragged boys in gangs would pounce on the well-dressed like myself.”[6] Edmund´s Roman Catholic Elementary School-en ikasi zuen, eta bere hitzetan "When I went to school I was able to read. At the Manchester elementary school I attended, most of the children could not read, so I was ... a little apart, rather different from the rest."[7] Bere guraso pianojolea izan arren, txikitan ez zen musikaz interesatu, bere etxeko irratian “txirula solo sinestezin bat” entzuten zuen arte, zeinak guztiz aztoratua eta maitemindua utzi zuen, “bihurri, exotiko eta erotiko” moduan deskribatuz[8].

Burguess bere familiari konpositore izan nahi zuela aurkeztu zienean, ezetza eman zioetan musikak dirurik ematen ez zuela argudiatuz. Eskola ezin izan zuen musikarik ikasi, baina 14 urterekin ikasi zuen, modu autodidaktiko batean, pianoa jotzen. Burgessek lehen momentutik nahi izan zuen musika ikasi unibertsitatean, baina Victoria University of Manchesterreko musika sailak ez zuen bere eskaera onartu fisikan zuen nota txarra zela eta[9]. Beraz, graduatu egin zen Arteetan eta filologia ingelesa ikasi zuen 1937 eta 1940 urteen tartean. Hor ezagutu zuen Jones, bere emaztea bihurtuko zena 1942eko urtarrilaren 22an.

Armadatik pasa eta gero, hezkuntza ofizial moduan lan egin zuen gerra ostean Brunei eta Malaysian. 1959ean kolapso bat jasan zuen Malasiako klase batean. Burmuineko tumore bat zuela diagnostikatu zioten, ebakuntza posiblerik gabekoa eta bizi itxaropen motzekoa. Gertakari honek idaztera bultzatu zuen, bere emazte Lynnek autorearen eskubideen irabaziei esker bizi ahal izateko. Hezkuntza mundutik irten eta idaztera dedikatu egin zen bere gaixotasunarekin eguneroko bizitzan hainbat urteetan. Bost nobela eta erdi idatzi zuen urte batean. Bi urte baino gehiagoko bizi iraupena igaro zuen, bizitzan jarduera artistikoen onurak erakusteko erabiltzen den adibidea izanik. Idatzitako azken “erdi nobela”k, heriotzatik gertuen zegoenean, bere lanik famatuena izan zen. Hortik aurrera, 50 liburu baino gehiago idatzi eta argitaratu zituen, gai ezberdin asko jorratuz. Kritika literario ugarien egilea da, Shakespeare eta Joyceri buruzko saiakeragilea, egunkarietako artikulugilea eta hogei bat nobela krudel eta kaustikoen idazlea.

Burgess 1993ko azaroaren 22an hil zen Londreseko St John & St Elizabeth ospitalean, biriketako minbiziaz. Bere errautsak Monakoko hilerrian utzi zituzten eta bere hilarrian “Abba Abba” idatzi zen. Horren esanahiari buruz asko esan da. “Aita, aita” esan nahi du hebreeran, arameran, arabieran eta beste hainbat hizkuntza semitikoetan. Artistaren hasierako letrak, bai aurrerantz bai atzerantz irakurriak, edota soneto baten eskema erritmikoa (cdc dcd faltan) edota Keatsen heriotzari buruzko hogeita bigarren lanaren izenburua izan zitekeela ere esan da. The Timeseko hileta-oharrak “moralista handitzat” definitzen zuen Burgess[10].

Lanak

Kontakizunaren teknikarekiko kezka gehien agertu duten gaur egungo idazle britainiarretako bat da, bestalde. Kontakizunaren teknikaren alorrean egindako ekarpenari dagokionez, 1960. urte inguruan idatzitako obrak ditu bereziki aipagarriak, Burgessek: Beds in the East (1959, Ekialdeko oheak), The Wanting Seed (1962, Grinaren hazia), A Vision of Battlements (1965, Hormen ikuspegia), eta abar. Baina A Clockwork Orange ( 1962, Laranja mekanikoa) izan zen bere obrarik ezagunena. Obra horretako protagonista gazte amoral, dibertigarri eta adimen argiko bat da, musikazale amorratua, Beethovenen zale amorratua zehazkiago (Burgess bera musikologoa zen); gizarte izutu eta ustel batean gaizkia eta bizioa dira protagonistaren xedeak, eta gazte hori berriro hezteko ahaleginaren arrakastarik eza islatzen du. Laranja mekanikoa-ren lorpen nagusia teknikaren eta argumentuaren artean egileak lortu zuen batasuna izan zen; argumentua oso bortitza da, indarkeriaz betea, eta ideia hori adierazteko adierazkortasun handiko hizkera erabili zuen Burgessek. S. Kubrikek zinemara eraman zuen eleberri hori, eta ahantzi ezinezko filma egin zuen: A Clockwork Orange.

Beste obra batzuetan, dena den, hizkuntza oparoegia, dotoreegia erabili izan zuen, kritiko batzuen arabera. Obra aipagarriak dira, alde horretatik, MF (1971) obra esperimentala, ikerketa estrukturalistetan oinarritua; eta Earthly Powers (1980, Lurreko indarrak), zeinetan nabarmendu baitzuen zibilizazio modernoaren perbertsioa.

Bere obra nagusien artetik nobelak dira azpimarragarrienak:

Hori bai, bere lanetatik ospetsuena eta onarpen handiena irabazi zuen lana, zalantzarik gabe, “Malgukidun Laranja” izan zen, 1962an idatzitako nobela distopikoa, nahiz eta idazle berak bere lanen artean txarrenetarikotzat eduki. Nobela egileari berari Bigarren Mundu Gerran suertatutako gertakari batetik izan zen inspiratua. Burgess eta bere emaztea 1944.urtean izan ziren erasotuak Londreseko kaleetan lau marine estatubatuarrengatik, bere emaztea lapurreta eta bortxaketaren biktima izanda. Haurdun zegoenez, jasotako jipoiak abortua eragin zion. Liburuak borondate libre eta moralari buruz hitz egiten du, baita norbanakoaren manipulazioaz sistema politikoak bezalako indarkeriari esker, errepresioaz eta nola hauek gizakia ustelkeriarantz daraman. Nobela hau beste hainbat hizkuntzetara izan da itzulia, eta 1998an, Modern Libraryek 65.postua eskieni zion XX. mendean ingelesez idatzitako 100 nobela hoberenen artean.

Erreferentziak

  1. Beverley, David (1973), Anthony Burgess: A Checklist (1956–1971), Twentieth Century Literature, Volume 19, issue no.3, Hofstra University, p. 181, July 1973
  2. Ratcliffe, Michael (2004), "Wilson, John Burgess [Anthony Burgess (1917–1993)]", Oxford Dictionary of National Biography (online ed.), Oxford University Press, retrieved 21 March 2012
  3. Lewis, Roger (2002), Anthony Burgess, Faber and Faber, p. 67 ISBN 0-571-20492-9
  4. Ibid, p. 62
  5. Ibid, p. 64
  6. Ibid, p. 53-54
  7. Ibid, p. 66
  8. Burgess, Anthony (1982), This Man And Music, McGraw-Hill, pp.17-18, ISBN 0-07-008964-7
  9. "Anthony Burgess, 1917–1993, Biographical Sketch". Harry Ransom Center, University of Texas, Austin. 2004-06-08. Retrieved 2012-03-21.
  10. Oxford Dictionary of National Biography, Anthony Burgess