Anthony van Diemen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthony Van Diemen

Anthony van Diemen (Culemborg, Utrecht, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1593 - Batavia, 1645eko apirilaren 19a) holandar administratzailea izan zen.

Biografia

Holandaren Sortaldeko Indietako Konpainiako gobernari nagusia izan zen 1636tik 1645era. Malaka eta Zeilan hartu zituen, eta merkataritza-harremanak zabaldu zituen Ginea Berria, Formosa eta Japoniaraino. Espedizio bat antolatu zuen Abel Tasman itsasgizonaren gidaritzapean, eta gaur egungo Tasmaniara iritsi zen (1642). Van Diemen Lurraldea deitu zion Tasmanek uharteari.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anthony van Diemen Aldatu lotura Wikidatan