Antiepileptiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antiepileptikoa epilepsia edo orokorrean konbultsioak sendatzeko erabiltzen diren farmakoen multzoa da.

Epilepsian inolako estimulurik gabe garuneko zenbait neuronen berezko despolarizazioa gertatzen da. Antiepileptikoek asaldura hori konpontzeko despolarizazio anormal horiek inhibitu behar dituzte.

Neurona baten despolarizazioa gertatzeko sodio eta kaltzio erretenak irekitzen dira, ioi positiboak barrura sartuko dira eta neuronaren potentziala positiboago bihurtuko da, despolarizatuz. Antiepileptikoek erreten hauen inhibizio azkarra eragiten dute, ioiak ez dira barrura sartuko eta beraz, neurona ez da despolarizatuko.

Garunaren funtzionamendua kontrolatzen duten noradrenalina, dopamina eta serotoninaz gain, beste bi sistema ere badaude: gabaergikoa (inhibitzailea dena) eta glutamaergikoa (kitzikatzailea dena). Beraz, despolarizazioak gelditzeko beste bi aukera sistema glutamaergikoa inhibitzea edota gabaergikoa kitzikatzea lirateke.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antiepileptiko Aldatu lotura Wikidatan
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.