Antigua (auzoa)
- Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Antigua (argipena).
|
Antigua |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|
|||||
|
|
|||||
| Herrialdea Probintzia |
|||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°18′51″N 2°0′14″W / 43.31417°N 2.00389°WKoordenatuak: 43°18′51″N 2°0′14″W / 43.31417°N 2.00389°W | ||||
Antigua (edo Antiguo) Donostiako auzo bat da, Kontxako badiaren mendebaldean dagoena.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Historikoki Donostiako sorrera bertan izan zen. Orain Miramar jauregia dagoen tokian, Ondarreta eta Kontxako hondartzak banatzen dituen Loretopea lurmuturrean, antzina San Sebastian komentua zegoen. Komentu honetan egon zen lekaime Katalina Erauso moja-soldadua. Komentu hau lehen aldiz historian Nafarroako erregeak bertako lursailak Leireko monasterioari jabetzan ematen dizkionean agertzen da . Hortik dator Sanct Sebastianum oraingo hiriaren izena. Tontortxo horretatik igarotzen zen Donostiatik Hernanirako bidea eta bertan zegoen Loretoko Amaren bide kaperatxoa. Horregatik deitzen zaio bi hondartzak banatzen dituen lurmuturtxoari Loretopea. Hala ere, XIX. mendean zuten toponimoak erdaratzeko ohituraren eskutik, Loretopeko hitza entzutean, Lorito pico edo antzekorik ulertuta, Pico de Loro hasi zitzaion deitzen gaztelaniaz.
Donostiarra izaki, duela urte asko, oraindik baserri giroa nagusi zenean Hernanirekin loturik zegoen, lurraldeei dagokionez. Donostiarekin, tunel batek bereizita, "Donostiara noa" esan ohi da oraindik erdialdera jendea doanean. Baserri girokoa, zenbait lantegi handiren kokalekua (Lagarto, Cervezas el León...), egun turismogune eta udatiarren bizileku bilakatu da. Etxebizitzen garestitzeak antiguotar askoren joana -eta era berean kanpotarren etorrera- ekarri badu ere, nortasun berezia izaten saiatzen den auzoa da, Donostiarekiko. Euskaldunago behintzat izaten ahalegintzen da. Matia kalea izan zen eta da (Jose Matia Calvo euskal enpresaria eta filantropoaren omenez), biztanleen bilgune nagusi eta auzoko motorra.
Azken urteotan ikaragarri zabaldu den auzoa da, Ondarreta eta Benta Berri auzoak Antiguoa baitira. Bertan kokatuta dago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpuseko hainbat eskola eta fakultate, hala nola Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Irakasle Eskola, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, etab.
Ondarretaren mutur batean Haizearen orrazia dago, Eduardo Txillida eskultoreak eta Luis Peña Gantxegi arkitektoak eginiko artelan ospetsua, artelanaz gozatzeko ez ezik itsasoaren indarra ikusi eta entzuteko ere jende askok baliatua.
Parkeak [aldatu]
Geltokiak [aldatu]
Hotelak [aldatu]
Festak [aldatu]
- San Sebastian egunaren aurreko asteburua
- San Juanen asteburua eta aurrekoa
Antiguotar ospetsuak [aldatu]
- Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, (1929 - ), hizkuntzalaria, idazlea eta politikaria.
- Mikel Laboa (1934 - 2008), kantaria. Bere bizitzako azken 40 urtean Antiguan bizi izan zen.
- Ramon Agirre Lasarte (1954 - ), antzezlea, umorista, euskal idazlea eta margolaria.
- Javier De Pedro Falque, (1973 - ), futbolari ohia.
- Mikel Arteta Amatriain (1982 - ), futbolaria.
Kale nagusiak [aldatu]
- Matia kalea
- Erregezain kalea
- Zumalakarregi etorbidea
- Zarautz etorbidea
- Tolosa etorbidea
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Antiguari buruzko orrialdea
| Donostiako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Aiete ( Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz ) • Añorga • Ategorrieta-Ulia • Erdialdea ( Mirakontxa ) • Egia • Gros (Sagues) • Ibaeta ( Berio, Errotaburu, Igara, Infernua, Lorea ) • Igeldo • Intxaurrondo • Loiola ( Txomin Enea ) • Martutene • Miracruz-Bidebieta • Parte Zaharra • Zubieta |
||