Antiloko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antilokoren irudikapena anfora batean.

Antiloko (grezieraz Ἀντίλοχος Antílokhos), Homeroren Iliadako pertsonaia bat zen greziar mitologian. Nestorren semea, bere aitarekin joan zen Troiako Gerrara. Akilesi, Patrokloren heriotzaren berri emateaz arduratu zena izan zen. Memnonen esku hil zen, Nestorren atzeraegitea babesten ari zenean.

Bere errautsak, Akiles eta Patroklorenekin batera jarriak izan ziren. Hiru lagunek, berriz elkar ikusi zuten Uharte Zurian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antiloko Aldatu lotura Wikidatan