Antilope Arroila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antilope Arroila
USA Antelope-Canyon.jpg
Argi izpia Goi Antilope Arroilan barna sartuz.
Udalerria Page hiritik hurbil, Arizona
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Koordenatuak 36°51′28″N 111°22′20″W / 36.85778°N 111.37222°W / 36.85778; -111.37222Koordenatuak: 36°51′28″N 111°22′20″W / 36.85778°N 111.37222°W / 36.85778; -111.37222
Antilope Arroila non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Antilope Arroila
www.antelopecanyon.com

Antilope Arroila (ingelesez Antelope Canyon eta navajoeraz Tsé bighánílíní dóó Hazdistazí) Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuko Page hiritik hurbil dagoen arroila bat da. Beres herrialde honetako hego-mendebaldeko arroila estu guztietan argazki gehien atera eta bisitatuena dena da. Navajo herriaren lurraldean kokatzen da.

Arroila bi eremutan banaturik dago: Upper Antelope Canyon edo The Crack ("Goi Antilope Arroila" edo "Arraila"), navajoeraz Tsé bighánílíní (euskaraz "Ura haitz artean doan lekua" esan nahi du); eta Lower Antelope Canyon edo The Corkscrew ("Behe Antilope Arroila" edo "Kortxo-kentzekoa"), navajoeraz Hazdistazí ("Espiral haitz arkuak").

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroila hau soilik gidariz bisitatu ahal daitekeenaren arrazoietako bat leku honek bat-bateko uholdeak jasateko duen arriskua da, eskualde honetako euri-jasa handiek minutu gutxitan arroila urez gainezka egin arte erabat bete baitezakete (nagusiki garaiera handiagoa duten eskualdeetan sortutako ur korronteen ondorioz). Izan ere, arroila honek ospea irabazi izanaren arrazoietako bat 1997ko abuztuaren 12an hamaika turistek bertan hil izanean datza. Gertakari guzti honetan talde horretako gidariak bakarrik biziraun izan zuen.[1][2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Uholea Antilope Arroilan. 2006-3-20. Climb-Utah.com (Ingelesez)
  2. Antilope Arroila. 2006-3-20. PhotoDude.com (Ingelesez)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antilope Arroila Aldatu lotura Wikidatan