Antioko II.a Theos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
ΒΑΣΙΛΕΩΣ ΑΝΤΙΟΧΟΥ Antioko II.a Seleuzidar enperadorea

Antioko II.a Theos (jainkoa) (K. a. 287-K. a. 246, seleuzidar dinastiako errege bat izan zen, eta bere aita Antioko I.a Soterren ondorengoa izan zen Seleuzidar Inperioaren tronuan. K. a. 261etik K. a. 246 arte izan zen Seleuzidar Inperioko enperadore. Theos edo Teos ezizena, Miletoko biztanleek jarri zioten (Asia Txikian kokatutako antzinako joniar hiria), hiri hau, K. a. 258an, Timarko tiranoagandik askatu zuelako esker on bezala.

Gerra luze eta garestiak izan zituen Egiptoko Ptolomeo II.a Epifanes faraoiaren aurka, honek, jada, Antioko I.aren aurka borrokatu zuelarik (eta garaituz), baina, oraingoan, Antioko II.ak, galdutako lur gehienak berreskuratzea lortu zuen.

K. a. 256. urtean, Baktrianako bere satrapa (gobernaria) zen Diodotori aurre egin behar izan zion, honek garaitu egin zuelarik, Diodoto I.a bezala errege izan zena K. a. 256tik K. a. 235 arte, eta probintzia independizatu zuen, ordutik, Baktrianako Erresuma sortuz. Partiako probintzia ere galdu zuen, non, Partiako Arsazidar dinastia ezarri zen.

Antioko bi aldiz ezkondu zen. Lehen aldiz, Laodize izeneko emakume batekin, norekin bi seme-alaba izan zituen, horietatik nagusiena, Seleuko izenekoa, seleuzidar inperioko hurrengo enperadorea izango zena. Ondoren, Berenize Syrarekin ezkondu zen, Egiptoko printzesa, Ptolomeo III.aren arreba, ezkonsari handi bat eman zuena. Laodize, arbuiatua eta bigarren toki batetara pasea izan zen, honek, beragan, berebiziko gorrotoa eta mendeku nahia piztu zuelarik. Handik denbora batera, Antioko II.ak bere gortera deituarazi zuen bere lehen emaztea izan zen Laodize, eta honek, unea, Antioko pozoitzeko probestu zuen. Ondoren, Berenize hilarazi zuen, honen semea (tronurako erregegaia zena), eta erreginaren segizioan heldu ziren gorteko partaide egipziar guztiak, eta, jada etsairik gabe, bere semea izendatu zuen errege bezala.

Seleuzidar Inperioko enperadore bezala, Antioko II.aren ondorengoa, honen seme Seleuko II.a Kaliniko izan zen.


Aurrekoa
Antioko I.a Soter
Seleuzidar Inperioko enperadorea
K. a. 261-K. a. 246
Ondorengoa
Seleuko II.a Kaliniko

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historia Universal Oriente y Grecia de Ch. Seignobos. Editorial Daniel Jorro, Madrid 1930
  • Grecia cuna de Occidente de Peter Levi Ediciones Folio S.A. ISBN 84-226-2616-0
  • La Historia y sus protagonistas Ediciones Dolmen, 2000

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko II.a Theos Aldatu lotura Wikidatan